Eibar (Gipuzkoa)

Ikazkintza Ipurua inguruan

Ikazkintza Ipurua inguruan <p>Ikatza zelan eta non egiten zen. Txondorra zelan egiten zen.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ikatza zelan eta non egiten zen. Txondorra zelan egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Egurra eitten zan moduan, ikatza eitten zan moduan… Oin be eingo dabe baten batzuk ikatza. Txondorrak ein ta gero egurra sartu ta gero, ba, txondorra igual egoten da zortzi egunian erretzen.
- Eibarren be eitten zan?
- Eingo ez zan ba Eibarren ikatza? Ene! Baitta hor be Ipuruako zerietan ta edozein lekutan eitten zan ikatza orduan! Eitten eben, ba, pagua bota, paguak eta egurrak, bota egur pillo haundixa, e? Ta eitten zeben erdixan zulo bat ta gero, zohixa, badakizu zer dan? Zohixa, zerak… lurra, bedarrakin ebagi, atxurrakin, holan, zohixak ta gero eitten eben egur montoi haundixa: pago-adarrak, pago-buruak… Ta gero, eitten eben bueltan lurrakin tapau dana. Ondo tapau bihar da, e? Bestela su hartzen dau! Ta tapau ondo ta erdixan zulo bat lagatzen etsen ta gero eitten eben albuan brasa bat, brasa haundi bat. Brasia badakizu zer dan, erretako egurra, ez dakizu? Ta ha paliakin botatzen etsen erdi-erdira. Ta gero tapau ta gero denporiakin harek su hartzen dau ta harek egurrak danak erretzen diaz. Erre ez, egosi! Erreko balitz ez dau balio… Ikatza horregaittik da, gasa daka ikatzak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia