Eibar (Gipuzkoa)

Errotara asto gainean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Asto gainean errotara joaten zen sarri, Barrena Txikira, arto-irin bila. Apalategi inguruan ere beste errota bat zegoen. Errotak: Eitzagan, Ezkaregin, e.a.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Oiñ aittatu dozu, arto billa zu juaten ziñala, ez?
- Artuan billa, bai. Arturuna erosi, ta panaderuari esaten […] “Oye, amak esan desta berrogei kilo arturuna emoteko”. Ta harek errotia eukitzen zeben, zaku bat hartzen zeban ta “ra!” paliakin bete, pisau ta “aiba!”, astua eruaten neban nik, ta errotarixak eitten eban “da!” bota astuari, lotu sokiakin, “hala, etxera!” Ama bera […] dirua eruatera. Ama ez dakit zelan arreglatzen zan, nik ez neban eruaten dirurik eta! Amak pagauko zetsan!
- Eta nora juaten ziñan orduan erostera?
- Barrena Txikixa! Oin han, badago ba… gasolineria?
- Otolan?
- Bai. Gasolin… ha baiño honutzatxuago zan Barrena Txikixa, errotia zeguan han. Ta han ura etortzen zan zeretik, Bizkaittik gora, Ermua ondotik ura, presia […] ta errotia zeguan hor. [Hortan] beste etxerik ez zeguan. Han etxe zahar bat… Ha etxe zaharra… oin be segidu eitten dau e! Gasolinerian albuan. Ha etxia, noraki noizko etxia dan haura e! Ha baiño hori errotiori beherago zeguan, Eibar aldera!
- Eta beste errotarik bazeguan hamen inguruan?
- Beste errotia zerian… horra gutxi juaten giñan gu... Maltzaga baiño beherago, zein da hori?
- Apalategi edo?
- Bai, Apalategi. Apalategin beste errota bat, hara be juanda nago behin baiño gehixagotan. Han be errotia zeguan. Gero beste bat, Ezkaregi-Errotia edo hor basarrixan. [Hara ez giñan juango …] baiña hor beste basarri bat egon bihar dau. Oin ez dakit segitzen daben, lehen bazeguan. Apalategi!
- Zeuek, baiña, bestera, normalian…
- Gu horra faten giñan jeneral… Apalategira juanda nago behin baiño gehixagotan e! Uruna ekartzera, baiña horra faten giñazen. Gero Kondia Eitza(ga)n, harek be errotia, uruna ekan. Kondia entzungo zenduen… Ermuan, edo… Eitza(ga)n! Harek be errotia ekan. Lehen errota asko eguan!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia