Eibar (Gipuzkoa)

Gaztaina kontuak: oskola, lokotza, klaseak...

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztaina kontuak. Oskolaz, lokotzaz, gorde behar dira ez daitezen elkortu. Gaztaina klase asko zeuden: goiz-gaztaina, abadino-gaztaina, txaparda, e.a.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Gaztaiñena, esan dozu, azala edo oskola edo… Horrek izenik badaka? Lakatza edo lokotza edo…
- Bai, lakatza. Lakatza! Bai, lakatza esaten jetsek, euskeraz lakatza esaten jetsek horri. Bai… lakatza da hori! Ta horrek konserbau eitten dau gaztaiñia! Bestela gaztaiñia segiduan galtzen da! Gaztaiñia, oskolik barik batizu, bai? ta handik hille bi edo igual lehenago, hillebete pasau, ez dau balio gaztaiñiak, alkortu eitten da, gogortu eitten da ya, ezin leike jan! Ezin leike jan! Hori baten akordatzen jata neri, “Mari-Katillu”, oin Maixa badago ba? Maixa tabernia Kalbetoian? Han lehenago zeguan, Mari-Katilluneko tabernia zan ha. Mari-Katillu, haren semiak, ez dakit ba asko dan bat hil dala! Ze izango da… lau bat, bost bat urte edo… Harek, lehenago hamen Eibartik danak, ba, gaztaiña denporan, hamen dana gaztaiñia zelan zeguan, goixian juan da danak gaztaiñatara! Gaztaiñatan danak. Ta gaztaiñia ohostu eitten eben, […] gaztaiñia kantidadia ohostutzen zeben, mordua egoten zan ta goixian jentia! Ta hartu, karro, zakukadak bete ta kalera! Ta gero, ba, ostian lekurik ez ta kamapian bota, ohepian, “vamos”. Ta gero ohepian, badakizu, gaztaiña asko batu gendun; ta lehenengo, barrittan ondo, eztakizu? Baiña gero, ba, denporiakin ez da… alperrik galdu eitten da haura! Alkortu eitten da ya, sikatu eitten da gaztaiñia. Oskolik barik… Ta gero hasarre, gure aitta juaten zan, ba, [eruatera], Eugenio, ta “Eugenio, hor ibilli…” esan netsan, “Eugenio, hor ibilli nok […] lapurretan ta oin bota egin bihar jittuat, ez juek balio jateko.” Sikatu eitten da gaztaiñia oskolik barik. Baiña oskolian, eta zenbat eta montoi haundixaguan, hobeto. Konserbau eitten dau oskolak! Konserbau eitten dau, ez da sikatzen gaztaiñia! Ya, guk otubria pasauta gaztaiñia, ta Gabonetan be gaztaiñia ona egoten zan e! Behin ya Gabonak pasauta aurrera ya…
- Eta gaztaiñak ze ziran, klase asko edo…
- Gaztaiñak klase asko! Bueno…!
- Ez zeken klase bakotxak izenen bat edo…
- Bai, batak zekan, ba, lehenengo esateko, klase onena zan goiz-gaztaiñia, guk esaten gentsan… Gero…
- Hori zein zan, goiz-gaztaiñia?
- Goiz-gaztaiñia…ba, gaztaiñia iguala bestien modukua, baiña klase diferentiak gaztaiñak zeguazen! Goiz-gaztaiñia. Beste bat abadiño-gaztaiñia esaten jakon, ha pixkat flojuagua zan. Beste bat zan erreta, erreta jateko, txapardia esaten etsen. Je, Je; je… bueno, horrek lehengo izenak diez e? Gure aittak holan esaten zetsen… Ta beste bat txargaria esaten etsen, hari txargaria esaten etsen, lokotzak eukitzen zittuan igual, igual hamar ale, txikixak! “En general”, hiru ale eukitzen dittu gaztaiñiak e! Baiña harek mordua eukitzen zittuan! Lokotz baten hamar ale! Bai, bai, txargaria esaten etsen. Ta ale txikixagua eukitzen eban harek e!
- Eskasagua zan ala…
- Eskasagua! Onena zan goiz-gaztaiñia, hiru ale eitten jakozen, hiru ale edarrak. Haixe zan gaztaiñarik onena. Txapardia zan, ba, erreta jateko. Tanboliñian erre ta… ha bestia baiño hobia zan. Hori, txapardia, beranduago dator, ta hori nobienbrian erdi ingurura edo heltzen da gaztaiñia, hori.
- Eta abadiño-gaztaiñia zelan…
- Abadiño… ha eskasagua zan baiña ha be… bai, ondo jaten zan gaztaiñia. Abadiño-gaztaiñia esaten etsen…
- Txikixagua edo haundixagua edo…
- Zeozer txikitxuagua! Ta harruagua eukitzen eban geiñeko oskola be harruagua, ez dakizu? Onena goiz-gaztaiñia, “por mucho” e!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia