Eibar (Gipuzkoa)

Eibar inguruko basoak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Urki inguruko basoak norenak. Baso handiak: pagadiak, gaztainadiak, e.a. Arrate inguruan pagadiak ugariagoak ziren. Kalamua-Akondia ingurua garbi-garbia zen, ez zegoen basorik; ardiak eta behorrak ibiltzen ziren bertan.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta gaztaiñak eta esan dozu, hor dana basuak eta…
- Dana gaztaiñak eguazen hor! Dana gaztaiñia zeguan hor!
- Eta zeiñenak ziran basuak?
- Ba, basarri bakotxak bere zatixak… Basarrixak, Ospasek zati batzuek, guriak, Tutulukuak, Ipuruakuak, haretxek. Martin Amuategik be baekazen. Martin Amuategi entzungo zenduan zuk, Urkin… Harek be bazekazen hor baso zati batzuek. Martin Amuategi elgoibartarra zan bera, baiña horra basarrira ezkondu ein zan haura, alaba bakarra ekan basarri baten, ta harekin ezkondu zan ta…
- Basarrixa zeguan orduan, Amuategi basarrixa?
- Basarrixa zan! Txikixa, baiña basarrixa.
- Ta izena zelan zan basarrixana?
- Zera… Izenak be ixa ahaztu egin jataz neri… Gorranekua! Gorranekua esaten etsen! Han zeguan zahar bat; ez zeban entzutzen, ta gero, ba, Gorranekua esaten etsen. Gurian nik hala entzutzen neban. Beti Gorranekua [entzutzen…], nik beste izenik ez dakit. Gero, goragokua zan Takillangua. Lukas Alberdi ezautuko zendun, harek… hantxe bizi izan zan ointxe… hill arte! Bueno, gero kalian bizi zan, baiña hango alabiakin ezkondu zan ta gero han, bera bizi zan Takillanguan. Bestia [zan] Txatxingua, Kurutzekua ta Urki-guenengua. Urki-guenengua… Urki gorengua, ez dakizu?
- Ermittatik gora?
- Ermittatik gora. Gero Altamirak, oin be han dagoz harek. Oin be hiru bat dagoz han, Altamirak oin be lehengo moduan dagozela! Harek goixan dagoz, ez jok kamiñuak eta ezek be harrapau!
- Eta ha inguru guztia, orduan, dana gaztaiñia…
- Gaztaiñia zeguan dana hor! Dana!
- Ta pagorik eta haritzik eta bazeguan Eibarren…?
- Pagua bazeguan, bai. Haritza… gitxiago baiña; konparaziñuan asko gitxiago baiña! Zatitxo batzuek bai!
- Eta haritzik?
- Bai, haritzak be bai, baeguazen haritzak, baiña gutxi, e? Haritz gutxi, e! Holan… baso-ezkinetan igual laupabost edo… baiña… holan harizti haundirik ez zeguan hor. Hor zeguan gaztaiñia asko.
- Eta beste inguruetan? Gorosta ta Mandiola ta … zelakuak ziran?
- Hor… Hor beti danetik egon da, baiña hor arbola gutxiago egon da beti. Beti izan da parajia, hori… Arbolak, oin be badagoz hor umiak (sekula baiño gehixago ointxe dagola pentsatzen dot) baiña hor arbolak… Ez da izan arbola-lekua hau e! Arrate bai, Arrate, hori, San Pedro auzua… hori bai, arbola asko egon da hor.
- Han zer zeguan?
- Han… Pagua hor asko! Pagua, pagua zan asko hor. Ta Kalamua, berriz, Kalamua zeguan mendixa. Nik, azkenengo egon nitzanian, izango diaz… ni azkenengo egon naizela izango dia hogei urte, Kalamuan. Joe! Tristuria emoten estan. Gu gaztiak giñanian hara fan, ta… harek mendixak! Ardixak eta kaballuak ibiltzen zian hor ta bedarra urtetzen zeban…! Ta alfonbria moduan e! [Ibiltzen ziñazien], alfonbria hori leun-leunori, alfonbria […] bedarra leuna, garbi-garbi-garbi-garbi! Azkenengo egon nitzanian, “Enee!”, esan neban. Piñua, txarrikerixia , zikiña… “Bueno…!”, esan neban, “Hau lehengo mendixak ikusitta…!”
- Ta lehen dana garbi-garbi?
- […] horixe moduan! Dana! Bedarra, jo-ta garbi, ez ota bat eta ez arbola bat eta ez… Zoragarrixa zan hori parajiori! Zoragarrixa gero e!
- Hori Kalamua?
- Kalamua. Kalamua zan mendi bat…! Ez zan hamen inguruan egongo horren moduko mendirik e!
- Eta Akondia, Urko ta… zelakuak ziran?
- Horrek… igual samar dagoz oin be. Akondia gaiñera lehen eguan garbi-garbixa, oin zikiñak harrapauta dago. Danak harrapau dittu zikiñak horrek! Urko be dana zikiñak harrapauta dago! Ta hau Galdaramiño aldiau be dana zikiña. Oin badakizu ze pasatzen dan? Ardirik ez dabil ba, ta ardixak, ganauak mendixa garbittu eitten dau! Ta harek beti jan eitten detsa puntia ta ez detsa lagatzen hazten! Beti jan eitten dau ta zelan mendirik… ez badozu ardirik eta ganaurik ez badabill, ez dau jaten ta hazi eitten da! Entenditzen dozue? Ta ardixak jan eitten dau beti; zikiñik ez dau urtetzen.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia