Aduna (Gipuzkoa)

Sagardo asko edaten zen baserrietan

Sagardo asko edaten zen baserrietan <p>Garai batean, dolareak etxe askotan izaten ziren, baina ez ziren behar bezalakoak. Lehen, sagardo asko kontsumitzen zuten baserrietan. Sagardo onarekin etxeetan inor ez zen mozkortzen. Gizonek, emakumeek eta umeek edan ohi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean, dolareak etxe askotan izaten ziren, baina ez ziren behar bezalakoak. Lehen, sagardo asko kontsumitzen zuten baserrietan. Sagardo onarekin etxeetan inor ez zen mozkortzen. Gizonek, emakumeek eta umeek edan ohi zuten.

Transkripzioa

-Tolaria eukitzia bastanteko lujua zan ordun o etxe askotan eoten zan?
-Ordun tolare izanak etxe askotan, tolare izenak etxe askotan izaten zian, uain tolariak tolariak bezela, ez nijua eze esatea.
-[...]
-Bai, ez nijua eze esatea.
-Ta, ze… ?
-Genealian, genealen leheno tolaria izaten zan basarritan, ta nola basarritan etxeko eari guztiya sagardua izaten zan, urdun baserritan sagardua ikeragarri eaten zan, gure etxian itten zian iya Aduna guztiko sagarduak eta, eozein, millaka litruak saldu, etxeako itten zittuen han, baserritarrak.
-Gosaldu ta afaldu ta dana sagarduakin?
-Dana sagarduakin, ta garai bat izaten gendun gaiña, eguardin soroa o noabaittea jun bihar bazan bi orduako’de erremeiyoik, botilla sagardua ez balin bagendun eamaten onik ez zan izaten.
-Ta hoi ohitturangatik o, indarra emateulako o?
-Biyak, biyak. Baiño sagardua ona, sagardua ona, iñor ez zan moskortzen sagarduakin etxetan e, sagardo onakin.
-Ez e?
-Ez. Etxian eaten zan zean behintzat ez, joiño, ez zan [...] ean’e itten ta, lana halakua izaten zan ta, ordun’e botilla sagardo leher inda etorri ta, laiste juten zan, noski, zea, kalian oyian etzanda eoteko ez dizut esaten nik baiño ordungo zenbaitt aldiko beruakin ta gaiñentzekuakin ta, ez dezu ordun, sagardua etxetan asko eaten zan.
-Ta ze eaten zuen gizonezkok eta emakumek?
-Danak. Ta umiak’e bai.
-Baita ere?
-Baita ere. Ta umiak’e sagardo bera bera eaten bazuen, danak hazi itten zian, ta urtiak pasa’de bai, ta sagarduak, noski sagardo gaziya eo binagria balinba ez det esaten, baiño sagarduak uain dauden bezelako, sagardo bera xamar hoi, umiak eanda ta kalteik ez diye itten. Besten kontuk dia uain noski, bai, binagria o gaziya hartzen badezu /bazu/ ordun bai. Ta mosto’de mosto’de fruta eaten dezue /eatezue/ ba, hua zekin iña da
-Gaziya zeatik deitzen diyozu /deitzeyozu/ gaziya o binagria
-“Agria”.
-Txarra.
-Bai.
-Ya pasatakua?
-Pasatakua.
-Horrek onik ez diyo iñoi ingo?
-Ez.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia