Donostia (Gipuzkoa)

Soldadu, eta bi lanekin

Soldadu, eta bi lanekin <p>19 urterekin ezagutu zuen emaztea izango zuena, baina ezkondu artekoa luze egin zitzaien. Soldadu zebilela, banketxean ere egiten zuen lana, eta Londres hotelean ere bai, kontuak egiten. Gauerdian amaitzen zuen lana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-034-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

19 urterekin ezagutu zuen emaztea izango zuena, baina ezkondu artekoa luze egin zitzaien. Soldadu zebilela, banketxean ere egiten zuen lana, eta Londres hotelean ere bai, kontuak egiten. Gauerdian amaitzen zuen lana.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan didazu hogeita bat urtekin ezkondu ziñala eta nobiotan noiz ezautu zenun zure...?
- Bai, ba hemeretzi urtekin o hola e? Bai. Oso luzea egin zitzaigun hogeita bat urte arte itxoitia ta "hau ez da, ez da posible. Beinga, hau zerbait in behar diagu, ezkondu ta... Hau ez den martxa, neska".
- Eta ezkondu ziñeten hasieran etxera, eta gero?
- Bueno, eta gero hori, handik soldautza egin nauen eta ordun ni... Eske nik arratsaldien igual juten nintzen bankura. Ni ez nintzan konformatzen ehuneko hirurogeikin; nik ehuneko ehun konsegitzeko bankura juten nintzen. Eta gero etxia erosi nahi genun eta gaiñea bankutiken ertetzen nintzen ya ordu batzuk sartuta eta juten nintzen arratsaldeko xeiretan Hotel Londresea lanea. Bai, Hotel Londresen han terrazako mahaiyek eta eramaten nitun, kontuak gure kamareruei eta haiyekin bronkan eta egoten nintzan hamabiyek arte. Asike geo hamabiyek jota juten nintzen etxea, bai, eta beatzitako berriz zean hurrengo eguna etortzen zan zeakin gobierno militarren eta oso zea; baiño dana, bankure ta dana e? Gobierno militar, bankure, ez dakit zer. Oso polita izen zan.
- Ez zendun eukiko astirik ezertarako?
- Ez, ez, ez zegon astirik ezertarako.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia