Imanol Larrea Aranguren
Donostia (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Antigua auzoko Matia kalean jaioa, Azpeitira joan ziren ihesi gerra sasoian, ama bertakoa zen eta. Donostiara bueltatu zirenean ere sarri joaten ziren Azpeitira. Aita Ondarretakoa zen, eta El Leon garagardo fabrikan egiten zuen lan. Mintegi ahizpekin ibili zen eskola txikian Imanol, elizako plazan, eta ondoren marianistetan egin zuen batxilergoa, giro hartan ez oso gustura. Merkataritza ikasi zuen, eta 18 urterekin "Banco Bilbao"n hasi zen lanean. Erretiroa hartu arte ibili zen han, baina beste hamaika lan ere egin ditu: hainbat tokitako kontuak eraman ditu, eta euskararen aldeko lanean ere jardun du. Elbira Zipitriarekin alfabetatu zen, eta etxean eskolak ematen hasi zen, hark erakutsitakoa zabaltzeko. Jakintza ikastolan ere irakasle ibili zen. Oso gazte ezkondu zen, 21 urterekin, eta ohituraren kontra: soldaduska egin aurretik. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Emaztea Aietekoa zuen. Oso mendizalea da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-034 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute