Donostia (Gipuzkoa)

Ikastola, etxean

Ikastola, etxean <p>Elbira Zipitriak Leitzako neska bat prestatu zuen andere&ntilde;orako, eta bere etxea izan zen ikastola, Antiguan. Jakintza zebilen sortzen orduan. Bi bide zeuden, eta bi lan molde; nor bere aldetik. Gaur egungo ikastolei buruzko iritzia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-034-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elbira Zipitriak Leitzako neska bat prestatu zuen andereñorako, eta bere etxea izan zen ikastola, Antiguan. Jakintza zebilen sortzen orduan. Bi bide zeuden, eta bi lan molde; nor bere aldetik. Gaur egungo ikastolei buruzko iritzia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni Parte Zaharrin sartuta neon, zuk esango dezu, "Antiguakoa izanda, zergatik Parte Zaharrian?". Ba, haure, andereño preparatzen ai zan eta preparatzen zun bat, Leitzako neska bat, Miren Terese, prepatuta zegon eta Elbirak, "zea, jo, Antiguan billatu behar zaio honi leku bat, leku bat Antiguan billatu", ta, geure etxia, seme-alaba asko genitun. Umik jaikitzen zian, jazten zian, [...] jartzen genun, pun, pun. Eta hure izan zan gure ikastola, gure etxian. Hori izan zan lehenbiziko ikastola, etxean. Baiño paraleluan, zabillen Jakintza sortzen, hor Patxi Sansinenea. Patxi Sansinenea eta ni elkarrekin zeatu giñan bide diferentetan. Gure ikastola ez zan integratzen Jakintzan, bere bidea zalako, Elbiran bidetikan zijuan, hauek zabiltzeten bestea, ta hori zabaldu ber zan. Eta gure mugak ziran, lana in ber zan euskaldunakin, "momentu hontan ez gaude, zea, euskeraz ez dakiten ta, erdaldunekin sartzeko". Elbiran zea hori zan. "Indarra hartzen dunen ingo da, baiño momentun behar degu aseguratu, umiak euskera ingo dutela", aitu. Ta hola izan zan, ba, estilo bat, nik ez nijua esaten zein dan hor, zea, zenek irabazi dun ta, zea. Irabazi duna ba, bestia bai, baiño, bestiai nik jode, nik illoba bat det Lizeo Santo Tomasen ibili dana eta, hori dana egin eta EGA ta danak izan, eta erdaraz hitz eiten dio bere gurasoei. Eta bere aitai ez dalako atrebitzen baiño, bere amai bai, eta bere ama azkenian, zea, hainbeste zea in eta Goierrikua, ta hau ta dana, eta, eta, eta erderaz erantzuten dio alabai. Jode ba nei hori ez zait kabitzen buruan, entenitzen? "Así que" hori, lehenbiziko ikastolan ibilita eta Lizeotik ateatzen diranak, gehiyenak bide hori ematen dute, bean artian erderaz hitz egiten dute.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia