Donostia (Gipuzkoa)

Inposatutako fedea

Inposatutako fedea Marianistetatik irtenda, batzuek fede handiarekin segitzen zuten, eta beste batzuek justu kontrakoa. Berari hori gertatu zitzaion, baina seme-alabekin berriro bueltatu zen erlijio kontuetara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Marianistetatik irtenda, batzuek fede handiarekin segitzen zuten, eta beste batzuek justu kontrakoa. Berari hori gertatu zitzaion, baina seme-alabekin berriro bueltatu zen erlijio kontuetara.

Transkripzioa

Eta horrek, ba, sortzen zitun ba, ez dakit nola esan, handik ertenda ba batzuek bere fedia benetakua izango zuten eta oso zintzo segitu zuten ta asko e? Dia asko garai hartako zean segitu dutenak bide hortatik. Eta beste batzuek ba, ez dakit, nola oso inposatutako gauza zan, ba askatasuna izaten danian ba ospa ein genun ez? Ez dakit. Ta hori ondo're ez det esan, zeatikan ospa in genun, baiño gero atzea bueltatzen zea, seme-alabak dituzunin, ezkondu ta sema alabak eta "joño, ba hauei'de edukaziyo pixka bat eman behar diyezu". Ta ordun ez dakit, hasten zea ta, joe, pentsatzen dezu ba zea, berriz'e sinismena etorri zaizula ta dana. Hainbesteaiñoko da. Zuk nahi baldin badezu beste batzuei erakutsi, lehenbizikotik zerorrek hasi behar dezu siñisten. Eta jode, ba hor problemak izan nitun, eta bueno, baiño halaxen oso ondo moldatu nintzan eta ematen zuen jode, ba, eskutik hartuta eramaten nitun lehenengo ostiraletan ta holako zea ohituretara, goatzen naiz, bai, batez ere euskerazkua zanian.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia