Donostia (Gipuzkoa)

Antiguako sagardotegiak

Antiguako sagardotegiak Sagardotegi asko zegoen Antiguan: Xexenena, Lopexenekoa... Pitxarrean eta basotan edaten zen. Emakumeak izaten ziren edaria banatzen zutenak, baina bezeroak gizonezkoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-034-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sagardotegi asko zegoen Antiguan: Xexenena, Lopexenekoa... Pitxarrean eta basotan edaten zen. Emakumeak izaten ziren edaria banatzen zutenak, baina bezeroak gizonezkoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ze denda eta ze taberna ta zer zegon?
- Sagardotegi asko. Garai hartan sagardotegiak batez ere. Joe, sagardotegiak, jesus! Zenbat zauden gaiña. Bai, ba, Xexenenekua, Lopexenekua, ez dakit, ba geo ya hemen, hemen beste kalexka bat badao, don Juan de Garain, hor'e bazan taberna... Zea bat, sagardotegi bat. Eta hemen Matia, gure etxe azpiyan, hogeita hemezortziyan eta hogeita hamaxeiyan ere sagardotegi bana zegon. Gero beste bat Kasimironekua, kale hontan bertan e? Kasimironekua. Ta Xexenena esan detena Kasimiron paren, baiño ya Benta Berri aldeago. Ta Lopexena esan detena Benta Berri bertan. Eta bueno, eta seguruna ahaztu iten zaizkitela ba pilla bat, ez?
- Orduan jendia sagardotegiz sagardotegi ibiltzen zan?
- Bai, bueno, lanetik erten ta sagardo ta pitxarrak edaten zian, pitxarra hartzen zan. Basuetan'e bai e? Basuan sagardua ateratzen zuten, zea, kupeletik, basuk eta basuk banatzen zituzten hortako. Hantxen exerita egoten zan andra batek ateratzen zun.
- Andra bat egoten zan e?
- Gehiyenetan andra bat izaten zan, baiño hortan...
- Edaten emakumerik ez zan eongo?
- Ez, ez, tabernatara ez zian juten.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia