Makea (Lapurdi)

Haurrak Baionan altxatuak

Haurrak Baionan altxatuak <p>20 urteetan, Baionako abokatu baten etxera joan zen lan egitera. Bi urte berantago ezkondu zen, eta Cordeliers karrikan kokatu. Anitz eskuin eta ezker joaten baziren, Baionan egon zen bere familiarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

20 urteetan, Baionako abokatu baten etxera joan zen lan egitera. Bi urte berantago ezkondu zen, eta Cordeliers karrikan kokatu. Anitz eskuin eta ezker joaten baziren, Baionan egon zen bere familiarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, orduan, zu zonbat urterekin etorri zinen Baionarat?
- Baionarat? Ba, zer nahi duzu, guk laborantxa giniin ta laborantxan ari izan /aizan/ gira eta gero etxia batentzat duzu, betiko istorioa, behar izan giniin gure biziaan idabazteko jin Baionarat; hor’e plantatu nintzan “avoué” baten etxian, “avoué" deitzen zen lehenao, abokata bano grado bat goro zuten, “avoué” , orai ez dut uste baden gehio hoitarik; haren etxean egon bi urtez eta gero ezkondu, eta Baionan bizi izan niz, Cordeliers karrikan anitz urtez.
Diila bost urte etorri gira hunat, suprefekturaan ondo huntarat, ikusten duzu ontsa zaindüak girela. Eta hara, Baionan bizi, eta Baionan izan ditut ene bi haurrak eta altxatu. Gure denboran emaztekiak ez ziren lanean aritzen /artzen/ kanpoan, heldu bita ama familiako gisa egona niz ene haurren altxatzen eta beti karrikan, hor bizi izan gira, zeen eta haurrak hola eskolatu dira, denak hurbil zituzten, bat kirola iteko eta bai eskolako, “voilà” zernahitako, pentsatu dugu hobeki zela hola. Gure denboran beste asko joan dira, etxeak in dituzte /intuzte/ eskun eta ezker eta gu beti hor egon gira.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia