Elgoibar (Gipuzkoa)

Arantzazun ezkondu, bazkaria Gasteizen eta ezkonbidaian Madrilera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-019-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arantzazun ezkondu eta bazkaria Gasteizen egin zuten. Bertan lo egin eta hurrengo egunean Madrilera joan ziren trenez eztei-bidaian. Madrilgo bizipenak; raketistak ikusi zituzten eta elgoibartarra ere bazen tartean. 1940 inguruan "día de plato único" eta "día sin postre" eta halakoak egoten ziren. Hotel Ursulan lanean egon zenean ere baziren halakoak. Madrilgo markes eta kondeekin beteta egoten zen Ursula hotela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zure ezkontza? Esan diazu ezkondu ziñala Arantzazun?
- Bai.
- Eta?
- Bitorixan bazkaldu.
- Bitorixan. Zelan, e… familixa osua jun zan edo?
- E… bi familixak.
- Bi familixak.
- Bai, bai, bi familixak.
- Eta zenbat elkartu ziñaten hantxe?
- Ba, nik ez dakit ba…
- … bazkarixan?
- Hogei lagun ez giñan. Holakon bat. Orduan zan epokia, “el año cuarenta”n zeren egunak, e… “día de plato único”, “día de sin postre”… eoten zianak eta Bitorixan, ba zeona jan bihar izan genduan. Ezin zeinken, e… edozer, e… nahi zana ezin zeikien jan. Ondo jan genduan, e! Baiña, e… “día de plato único” ta… Hotelak ere ezin zeiken. Ni hotel Ursulan egon nitzanian, ezkondu aurretikan, han ere… Han dana Madrilgo jentia zeon, dana, dana markesa ta kondesiak eta danak Madrildik ihes einda zerenak. Hotel Ursulan dana beteta zeon. Eta eoten zian “día de plato único”, “día de sin postre”… Harek danak gero, haren zera… Francoi eman bihar zikon. Eta gu ezkondu giñanian ere esistitzen zan hori oaindikan. Baiña ondo bazkaldu genduan, Bitorixan bazkaldu genduan.
- Eta Arantzazutikan…
- Gero Arantzazutik Bitorixara ta gero Madrillea jun giñan, “viaje de novios”.
- Eta ze ordutan ezkondu ziñeten?
- Ba goizian. Ez dakit nik, hamarrak inguruan edo ze ordu, ze ordu esateko seguru baiña…
- Eta gero zela jun ziñaten danak Gasteizera, Bitorixara?
- Ba… kotxietan edo taxisian edo… Arantzazutik jungo giñen.
- Kotxe desberdiñetan?
- Bai, bai. Eta gero…
- Emango zaban… Lehen horren kotxe gutxi egonda…
- Bai, bai, bai. Ni akordatzen naiz behintzet, bagenduala txofer, e… [orduen] taxistia Elgoibarren, Iglesias zan.
- Bai, ta berakin jun ziñaten?
- Hantxe bazkaltzen ere gurekin egon zan haura […].
- Eta hantxe egon zan ere…
- Bai.
- Klaro, txoferra izanda…
- Bai.
- Eta gero esan diazu Madridera jun ziñatela ezkontza bidaia eittera?
- Madridera, bai.
- Eta zenbat denboratan egon ziñaten hantxe?
- Ba… astebete edo.
- Eta nola jun ziñaten, trenian, autobusian…?
- Trenian.
- Trenian.
- Trenian.
- Bitorixatik?
- Bai.
- Ordun, egun berdiñian?
- Bai. Ez. Bitorixan lo ein genduan.
- A! Lo ein zenduten hantxe lehenengo gauan.
- Bitorixan bai, eta hurrengo egunian jun giñan.
- Hurrengo egunian.
- Bai.
- Hantxe maletak eta dana laga ta…
- Hurrengo egunian.
- Eta ze nolako esperientzia izan zan Madrid ezagutu?
- Ba…
- Zuretzako? E?
- Ederki, ondo.
- Garai hartan e…
- Garai hartan Madriden…
- Oso jende gutxi jungo zan Madrideraiño.
- Madriden garai hartan, honek, e… deportistak, e… honek… zelan esaten zian honek… neskak, jokatzen zeben frontoietan…
- Raketistak?
- Raketistak zeuden. Bat Elgoibarkua zan.
- Bai, Berdungua edo.
- Bai.
- Baserrikua. Eta berakin egon ziñeten?
- Bai, bai. Ta juten giñan frontoira. Bi bider edo jun giñan.
- Ikustera hara.
- Ostian, kalian ibili ta…
- Ta bueno, pixkat hiria ezagutu, ez?
- Bai.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia