Makea (Lapurdi)

Debozioa eta adiskidetasuna

Debozioa eta adiskidetasuna <p>Eliza besta Andra Mariaz egiten zuten. Ogi azaoak erabiltzen zituzten zeremonia berezi horretan. Besta horietarat gogotik joaten zen Ang&egrave;le, debozioaz gain, lagunak ikusteko parada zelako ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eliza besta Andra Mariaz egiten zuten. Ogi azaoak erabiltzen zituzten zeremonia berezi horretan. Besta horietarat gogotik joaten zen Angèle, debozioaz gain, lagunak ikusteko parada zelako ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Holako eliza-bestarik izaten zen gero herrian?
- Eliza-pestak gero… Andramariaz egiten zen, Andramariaz’e erabiltzen ginen prozesionean eta gu, alaainan, kantariak, mantalina xuriekilan erabiltzen giniin, prozesione hartan. Eta pestaberrietan’e dudarik gabe ere /duaikabere/. Ez niz orroit pestaberrietan mantalin xuriak baginiinetz, bainan Andramariaz badakit orroitzen ginela… Ordüan, ogia, ogi eta azau batzu erabiltzen gintiin, oui, orai nola da horiin xuxena? horiin burutzia zer ote da? ez niz orroit zendako erabiltzen ginen ogi-azauekilan. Andramaria egunarekilan prozesionea egiten zen. Bainan ez zen ordüan pausalekürik izaiten. Jalitzen ginen elizetik, plaza itzulia egiten giniin eta berriz sartzen. Ogi-azau heen signifikazionia ez dakit zer zen. Gero hostiaan iteko irina baliatzen zenez, azau horien ondotik, zerbait erranahi bazen seur-seurra istorio hortan!
- Eta gogotik gaten zinezten hola besta horietara ta?
- Bo, bistan da! Guretzat hori, elgarretaratzen ginen ere; ez zen, ez zen beste jalitzeko molderik! A ba, ordüan …
- Ta mezarat’e igandero gogotik gaten …
- Bistan da, bistan da, ba, ba, ba. Gogotik joaiten ginen eta gero lagunak ere ikusten ginintiin mementoa’re hori zen. Bazen bi gauza hor: debozionia bazen, banan bazen ere adiskidetasuna. Orduan berritzen ziniin.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia