Elgeta (Gipuzkoa)

Prozesioetan moro jantzita

Prozesioetan moro jantzita <p>Erramu egunean gurutzeak egiten ziren. Prozesioetan moro jantzita ibilitakoa da; aitonarengandik datorkion tradizioa da. Prozesioak egin ondoren afaria egiten zen. Prozesioak nolakoak izaten ziren. Prozesio bakoitzean ze santu eramaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-012-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erramu egunean gurutzeak egiten ziren. Prozesioetan moro jantzita ibilitakoa da; aitonarengandik datorkion tradizioa da. Prozesioak egin ondoren afaria egiten zen. Prozesioak nolakoak izaten ziren. Prozesio bakoitzean ze santu eramaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hori eta Erremu Eguneko kurutziak-eta nik nere denpora guztian ezautu dittut. Ni prozoziñotan-eta ibilitta nago, moro jantzitta. Bai, urtero, ze hori etorren, aittajunen zeretik etorren. Ni, nere aittajuna moro jazten zan zerak eruateko, Kristo Andakua-ta, Ama Birjiñia-ta eruateko. Eta gero aitta jazten zan, eta aittak edadia eukanian ba gero ni hasi nintzan.
-Tradiziñua zan?
-Tradiziño moduan, ba ni hasi nintzan. Eta ba gero ba nerekin [nahasi?] amaittu zan tradiziñuoi. Eta gero ni barruan nauela ez zala ein bihar, eta eztakit zer. Eta badakizu zer pasatzen dan, ba, lehen huskerixa batekin... Ez zan morotzia bakarrik. Morotza ondorengua ixaten zan, meriendia edo zera eitten zan, afarixa eitten zan, eta moruak... ha zan inportantia, orduan noiznahi ez zan tabernan afarixa eitten-eta. Eta klaro, elixiak pagatzen eban zati bat, porejenplo emoten eban ba, elixiak emoten eban honenbeste diru, diru asko ez zan emoten ebana, baiña emoten eban, pagatzen eban ardaua harako, eta ardaua sobratzen zana saldu eitten zan atzera tabernarixai, eta bittartian gelditzen zan diruakin pagau eitten zian afarixak. Eitten zan Erremu Egunian San Rokera eitten zan erromerixia. Erromeixia nik, ostera. Prozosiñua, eta gero eitten zan Eguen Santu Egunian, eitten zan Ama Birjiñiakin... Nik Ama Birjiñia eruaten naban betik, hori bakotxak bere zerak erezen-eta. Eta Ama Birjiñia eta santokristua. Santokristua nere lagun batek einddakua da azkenegua dauena. Bai, "el año cincuenta y dos" inaugurau zan hori santokristuoi. Eta gero esan doten moduan, santokristua, Ama Birjiñia, eta zein ixaten zan bestia? San Jose uste dot. San Jose ixango zan. Eruaten zien, hiru santu eruaten zien, baiña San Jose eruaten ebenak ez eben jazten moro, ez zien jazten. Jazten zien bakarrik Ama Birjiñia eta santokristua eruaten ebenak, eta gero barikuan ixaten zan prozoziñua diferente.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia