Elgeta (Gipuzkoa)

Domingo Iturbe; ikastetxeen historia Elgetan

Domingo Iturbe; ikastetxeen historia Elgetan Ramona Kortabarria izeneko emakume batek santu bat eman zion elizari. Emakume honen senarra, Domingo Iturbe, elgetarra zen izatez baina Ameriketara joan eta aberastu egin omen zen urrearekin negozioak eginda. Domingo Iturbe. Mojak zeuden lekuan eskolak jarri zituen eta eraikin berri bat sortu ere egin zuen gerra aurrean. Gerra garaian eskolak apurtuta geratu ziren eta herritarren artean eraiki zuten eskola berria.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ramona Kortabarria izeneko emakume batek santu bat eman zion elizari. Emakume honen senarra, Domingo Iturbe, elgetarra zen izatez baina Ameriketara joan eta aberastu egin omen zen urrearekin negozioak eginda. Domingo Iturbe. Mojak zeuden lekuan eskolak jarri zituen eta eraikin berri bat sortu ere egin zuen gerra aurrean. Gerra garaian eskolak apurtuta geratu ziren eta herritarren artean eraiki zuten eskola berria.

Transkripzioa

-Santokristua ez zan eruaten, gero eruaten zan Kristo Andakua. Oseake, hori zan, hemen euan andra, bertakua zan baiña klaro; zan Doña Ramona Kortabarria, erregalautakua zan hori, emon otsan elixiai [...] Kristo Andakua. Emon otsan elixiai; klaro, ha eitteko elixiak ez eukan diruik be, baiña hori zan andra bat; ba, ointxe Elgetan badago ba itturrixa, itturrixan onduan soziedade bat dao, hoixe soziedadioi gerratian apurtu ein zan, "en el treinta y siete", treinta y seisko gerran apurtu ein zan, eta gero harek atzera eiñ eiban. Eta ha andria zan, haren gizona zan amerikanua, hemengua ixatez, hemengua zan, baiña Ameriketan diru asko ein eban, diru asko ein eban. Urria etaratzen dabenei erosten otsen urria, eta berak saldu eitten eban berak dakixenai. Oiñ txatarrerua ixatian moruan, txatarra erosi, [...] eta gero saldu, berak jakingo eban zeiñi saldu. Nik ez dakitt ezer, baiña hori gizonoi gure aittajunen edade ingurukua zan, eta aittajunak, aittak-eta esanda, han pistola bikin ibiltzen ei zan; segiduan han forrua kentzen ei eben, ikusten eben dirua-edo, gabaz ikusi ezkeriok, edo badoia hau hara edo hona-edo, voló!
-Berez Elgetakua zan?
-Elgetakua uste dot zala. Hortxe Iturbe basarrixa, hor badare basarrixak handikaldian, hor Itturbe edo, han jaixua izan bihar eban.
-Gero hona etorri...
-Bai, gero kriadiakin ezkondu zan. Kriadiakin ezkondu zan eta familixaik ez eben euki. Eta horrek einddakuak dia Domingo Iturbe, horrek einddakuak dia zerak, eskolak eta danak, oiñ Malaa esaten dotseun eskolia, oiñ tabernak eta darena, horrek ein eban. Horrek ein baiño gehixao, horrek arreglau eiñ eban Malaa. Malaa(n) mojak erezen eta eskolak ifiñi zittuan horrek. Eta gero Patronatua esaten jakona, Domingo Iturbe, etxe haundi bat dago hor geldi-geldi, eta ha eiñ eiben, eskolak, eta gero eskolak emoten ibilli zian ba gerra aurretik. Gerra aurreko istorixekin nabill. Eta gero gerria etorri zan, eta gero frailliok desbandadia jo eben gerria etorri zanian, eta, klaro, hori kuartel moruan euki eben, eta han erdi-apurtu ein zan kaiñonazoka eta bonbazoka. Eta gero atzera gure aittak-eta, eta beste haren moduan herrixan beste batzuk eiñ eben, eta hemen basarrittarren danen artian, ekixenak arotzak arotzerixia eitten eben, eta hargiñak ekixenak hargiña. Eta gero han bihar zan materixala danak irixekin-eta eruaten eben, bakotxak bere basotatik bota-ta. Ze esaten da hori oiñ... auzolana, auzolan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia