Elgeta (Gipuzkoa)

Komulgatzeko ordaindu egin behar

Komulgatzeko ordaindu egin behar <p>Gerra aurretik komulgatzera joaten zenak txakur handia ordaindu behar izaten zuen. Jasotako diru hori ez zela mugitzen eta balorea galtzen zuela komentatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurretik komulgatzera joaten zenak txakur handia ordaindu behar izaten zuen. Jasotako diru hori ez zela mugitzen eta balorea galtzen zuela komentatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lenengo dirua, pentsaizu, emuten ebana, horrek emundako diruakin, hori zera eitten eben, hori zelan da, komulgatzera faten ziñanian zu, zeure medalliakin eta uniformiakin faten zi.., neu be fanda nao medalliakin! Baiña aurretiko gauzak die. Askoz aurretikuak. Gerra aurreko gauzak die eta. Honek ixango dia sobre el año veinte o por ahí nik kontatzen dihardutenak. "Quince-veinte" ingurukuak. Eta, klaro, komulgatzera faten zanai bere dirua eukan, ez dakit exato zenbat zan, baiña ez dakit erriala ala txakur haundixa eukan. Txakur haundixa da "diez céntimos", ha antxiñako kobrezko txakur haundixak. Harek zian diez céntimos. Eta erriala zan hurrengo, errial bikua, errial eta errial bikua. Baiña uste dot txakur haundixa zala.
-Konfesatzera joan eta...
-Bai, zera emuten dotsuen lekuan, taka, hari komurgatzen zanai danga!, danga!, danga! Eta, karo, horrek gauzok, etorrixa zelan euan neurtuta, harek diruok zelan ez zerezen produzitzen ifinitta; produziru-tzen egon balitzaz harek diruak, ba, ordurako asko zien harek diruak. Azkenian geldittu zianian be, diruak danak garbittu zianian be, "no sé si eran trescientas mil pesetas o algo", e! Hori ointxe, orduko diruak! Orduan "trescientas mil pesetas en Elgeta" erdixa erosten ziñuan. Baiña, klaro, gero baloria galdu dau diruak. Amerikano askoi hor galdu jako dirua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia