Elgeta (Gipuzkoa)

Osaba Californian artzain

Osaba Californian artzain Bere osaba 17 urtean artzain ibili zen Californian. Morroi moduan joan zen, baina bere nagusia edadetua zen eta gerora haren ardiak erosi zituen. Ardi haiek saltzean prezioa igota zegoen eta aberastu egin zen osaba.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere osaba 17 urtean artzain ibili zen Californian. Morroi moduan joan zen, baina bere nagusia edadetua zen eta gerora haren ardiak erosi zituen. Ardi haiek saltzean prezioa igota zegoen eta aberastu egin zen osaba.

Transkripzioa

-Nere tio be amerikanua zan. Nere tio, aman anaia, Kalifornian pastore ibili zan hamazazpi urtian; eta behin bajau zan bakarrik herrira. Eta harek esaten eban hango moruko bizimodua eruan ezkero hemen dauala Amerika. Hara fan barik. Hamazapi urtian bera behin bajau zan herrira bakarrik. Osea, fan zan basora-ta. Harek esaten eban, berak han eiñ daben bizimodua hemen eiñ ezkerio, hemen dauela Amerikak hara fan barik. Hemen ein leikiela ha dirua harek ein ebana hara fan barik. Hari pasau jakon, harek suerte haundixa ixan eban nere tiok, pastore fan zan eta, kriau fan zan pastore, eta bere uezaba, edadia harek be, eta ardixak tiok eukazen, eztakit nik zenbat, bi milla eta bostehun ardi-edo eukazen tiok. Eta bestiak eukazen hiru milla edo, berorren uezabak. Eta, klaro, tiok ze eiban, uezabak saltzeko ifiñi zittuanian ardixak, tiok erosi ein zittuan harek ardixak; uezaban ardixak erosi ein zittuan tiok. Eta erosi ebanetik saldu zittuanera ikaragarrizko gorakadia jo eban. Lehen esan doten diruena, dirua zelan bajau zan, diruak ikaragarrizko gorakadia egin eban. Eta gure tiok kriston diru pillia ekarri eban. Gero saldu ein zittuan danak, etorri egin zan. Ia edadia be baeukan, etorri zanian tiok euko zittuan berrogei bat urte edo, berrogeta... hortxe inguruan egongo zan tio etorri zanian. Por ejenplo, esango dotsut, zenbat diru ekarri eban? Eta eztakit seguru, baiña bost bat basarri erosteko beste bai behintzat; bost bat basarri hori bai, hori ondo. Hori ondo ekarri eban. Eta, klaro, harek hoixe esaten eban, beti esaten eban harek: han dirua ein bai, baiña gero, klaro, pasatzen jakona zan, zer haundixa euki eban, alde haundixa euki eban dolarrak pesetara kanbixatzerakuan. Orduan denporan. Gaur eurua gehixao da dolarra baiñok, baiña orduan askoz be gehixao zan dolarra pezetia baiño. Orduan pezetia uste dot euala. Bai, pezetia.
-Orduan kanbixora diferentzia haundixa eukiko zeban.
-Bai. Halaxen izan zian horrek historixok. Halaxen pasau dia eta halaxen gelditzen dia horrek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia