Arrankudiaga (Bizkaia)

"Kuntokleroa", apaizek kobratzen zuten zerga

"Kuntokleroa", apaizek kobratzen zuten zerga <p>"Kuntokleroa" ("Impuesto de culto y clero") kobratzera etortzen zen abadea. Aitak behin galdetu zion ea norentzat zen hura, eta abadeak erantzun zion berak jateko zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Kuntokleroa" ("Impuesto de culto y clero") kobratzera etortzen zen abadea. Aitak behin galdetu zion ea norentzat zen hura, eta abadeak erantzun zion berak jateko zela.

Transkripzioa

-Ze aitixu, nire aitek jakin aun eskolie, eskolie jakin aun. Leiduten jakin aun, eskribitan ez zan… neuk be ez dakit asko baie bueno. Etor zen kuntokleroaz, hori be ez dakixu zuk ez! Kuntokleroa. “El cuntoclero era muy…” ixin zen gauze sagraue, abadie, ta bera etorten zan kobretan. Ta guk be dirue, ba beituxu, ikezgiñen han basoan ta ba… ze diru eukingo gendun! Diru gitxi. Ta esan notsen: “Bueno Don Juan —hori Urkiolakoa— hau nointzat da? Hau pagetan dogune /dune/, kuntokleroa, nointzat da?” Ta ordun ixingo zan bost… bost pezta edo ixingo zan ezta? Ez dakit, horixe ez naz akortan. Hau Pedro, Pedro nire aite, esan otsen, “nauk jateko”. “Bueno ba, beorrek jateko bada, aiba!” Oseake berak jateko, ordun sueldurik ez auden aukingo. “Todo ese tinglao tengo yo pasao”.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia