Arrankudiaga

Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerri mugakidea da, Nerbio ibarrean, Hego Uribe azpieskualdean eta Arabako mugan kokatutakoa. 1968. urtean Zolloko udalerria anexionatu zitzaion; hala ere, Zollon bere herri izaera mantendu izan du beti. Iparraldean Arrigorriaga eta Alonsotegi, eta ekialdean Ugao-Miraballes eta Zeberio ditu mugakide. Hegoaldean Arakaldo eta Orozko, eta mendealdean Laudio eta Okondo. Elizate hauen baserri- eta nekazaritza-bizimodua nabarmenki eta behin betiko 50 eta 60 hamarkadetan aldatu zen, orduan heldu baitzen industrializazioa Arrankudiagako bertako lurretara. Baserriaren ohiko ustiaketa utzi egin zen, bigarren sektorean lan egitera igaroz. Mendebaldeko euskararen barruan sartaldeko hizkeran kokatzen da arrankudiagarren eta zollotarren hizkera. Argazkian Zolloko Elexaldeko eliza ageri da.

Hizlariak: 3; Zintak: 7; Pasarteak: 27;
Transkribatutakoak: 23; Audioak: 5; Bideoak: 22

Hizlariak

#Hizlaria
1 Abrisketa Rotaetxe, Jose Ramon (1943)
2 Etxebarria Amundarain, Mari (1921) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Lekanda Salazar, Jesusa (1917) Transkripzioaren ikonoa Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia