Jose Ramon Abrisketa Rotaetxe

Arrankudiaga (Bizkaia) (1943)

Biografia

Arane auzoko izen bereko baserrian jaio zen 1943an. Bost neba-arrebatatik gazteena da Jose Ramon. Gurasoak ere Arrankudiagakoak bertakoak zituen. Aita gazte hil zitzaien, Jose Ramonek bost urte zituela; horregatik, eskola amaitu eta jarraian hasi behar izan zuten neba-arrebek beharrean. Hartara, hamasei urte zituela hasi zen Jose Ramon Bilboko tailer batean ofizioa ikasten. Hala ere, beti eduki izan du gogoko baserriko beharretan ibiltzea: ganadua, ortua, fruta-arbolak... Baserriko behar hauen inguruan hitz egin genuen berarekin egon ginenean, ermandadeaz, eskolaz eta herriko giroaz, besteak beste.

Zintak

KodeaDataProiektua
AKU-006 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia