Arrankudiaga (Bizkaia)

Maistra ona doña Casilda

Maistra ona doña Casilda <p>Lehenengo maisua izan zuen, eta gero maistra, do&ntilde;a Casilda. Maistra ona zen, hark sartzen zien errespetua. Zolloko ostatuan bizi zen eta Zolloko jendearekin ibiltzen zen dantzan eta gainontzeko gauzetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehenengo maisua izan zuen, eta gero maistra, doña Casilda. Maistra ona zen, hark sartzen zien errespetua. Zolloko ostatuan bizi zen eta Zolloko jendearekin ibiltzen zen dantzan eta gainontzeko gauzetan.

Transkripzioa

-Neska ta mutil batera?
-E?
-Neska ta mutil batera?
-Bai batera, eskolan batera. Ta egon zan… lehenengo aukin gindun maixue, baia gero imin auden Doña Casilda, Begoñeko maistra bat. Ezkondu zen Plentzire, beternarixo bategaz. Beitu zelango gogoa dauketen e? Baia hak, hak sartu oskun errespetoa. Mutilek urteiten auden, eskillera estutxuk, lehelengo, ze ezpabere haik gu bota. Ta gero gu atzeti. Ta eskolan iminten oskun holan kartel bat, hori, hori enbrori dauen modun. Ta A, B, C, CH, D, E, F, G… holan. Igual hiru lau urtian ezebez jakin! Baia maistria etor zenien bai, ze ikixi oskun punto eiten, “punto cruz”, oin ja ahiztute daukedaz eiten ezta? Ze bakizu, […] ba torpetu eiten zara ta holan, baie maistra ona, ona, Doña Casilda. Ta Zollon erromerixe eiten zan, kordioi bategaz. Gu ez, gu umiek. Eta Zollon egon zan […] maistrie, urte asko in auen, eta Zolloko mutillekaz joan, erromerixen jantzan maistria. Zolloko mutillekaz ta neskatoakaz ta lagun. Ondo pasau nauk gazterixe.
-Gusture?
-Nik ondo. Ta gogoan daukedaz gauze danak.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia