Arrankudiaga (Bizkaia)

Erdarazko arrosarioa egunero eskolan

Erdarazko arrosarioa egunero eskolan <p>Eskolan ez zuten libururik, eta etxeko lanik ere ez zuten eroaten etxera. Ez zuten asko ikasi, ikasle gehiegi ziren eta. Gainera, arratsaldetan erdarazko arrosario errezatzeko ordu erdi hartzen zuten.</p>
Tamaina:

Eskolan ez zuten libururik, eta etxeko lanik ere ez zuten eroaten etxera. Ez zuten asko ikasi, ikasle gehiegi ziren eta. Gainera, arratsaldetan erdarazko arrosario errezatzeko ordu erdi hartzen zuten.


Auzoa: Zollo
Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
Iraupena: 0:01:35
Erref: AKU-001/007
Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak

Transkripzioa

-Ta eskolan libururik edo euki zenduen?
-E?
-Librurik edo eskolan?
-Ez, libururik ez gindun eukiten, ezebez. Berak leidu aurrien ta gero etorri preguntak eiten mahaire. Baia libururik ez, liburuek gauk… guk ez gindun eroaten oin holan daroixenak e? ezebez. Etzera ezebez, ez deberan bat eta ezebez. Joaten gintzen ta berak leiduten auen ta holantxi. Ikis gindun apurre… ze asko ixin gintzen mutillek ta neskatoak. Eta gero klaro, arrasti guztitan erresarixoa errezau, ordu erdi. Han be kendu iten auden. Eskolan e? eskolan. Gaur zuk, “ahora tú”, erdeldune ixin zen, “ahora te toca a ti, hoy te toca a ti”. Holantxe.
-Dana erderaz?
-Dana. Dana erdera. Erresarixoa be erdera. Gero dotrinan eleixan ez e? abadiegaz ez e? auki gindun Don Juan, gero Urkiolara joan zan, mekatxis la mar! Hak auskera dana, auskera. Baia maistriak ez, maistriak erdera. Ta erresarixoa, errezau zuk, belauniko parau danok ta ein in behar. Belauniko e? urten zereti ta pasillun, eskiñan pasillue, ta danok belauniko erresarixoa errezetan. Ba ordu erdi eskastxu edo, ordu erdi. Ze, bakixu, igual konfundidu be eiten gintzen, oker be eiten gindun ta.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia