Mari Etxebarria Amundarain
Zollo auzoa; Arrankudiaga (Bizkaia) (1921)
Biografia
Zolloko (gaur egun Arrankudiaga) Aspiuntza auzoko Barrenengo baserriko Pedro eta Modestaren alaba. Aita bertakoa zuen eta ama Dimakoa. 9 neba-arrebatatik zazpigarrena izan zen. Eskolara baserriko lanek uzten ziotenean joaten zen. Lau neba frontean izan zituen gerratean, eta horietako bi preso egon ziren luzaroan. Hori dela-eta, ikazkina zen aitari urte askoan lagundu zion langintza horretan Pagasarri mendiko maldetan; orduan ezagutu zituen Pagasarri bertako karobiak eta elurzuloak. Berak dioen moduan, gizonezkoen zein andrazkoen beharrak egitea egokitu zaio, baserriko betebeharrak nagusitan utzi zituen-eta. Zolloko antzinako bizimoduaren lekuko aberatsa, hainbat gairi buruzko ezagutzen jabe: baserriko lanak eta tresnak, animaliak eta piztiak, jaiak eta ospakizunak, sendabelar eta erremedio naturalak... Marik azaldu digunez, Zollo gaur egun Arrankudiagako udalerriaren barruan egon arren, bertakoek sekula ez dute bertarako jokerarik izan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AKU-001 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AKU-002 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AKU-003 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AKU-004 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Juan Martin Elexpuru - Nerea Goiria Mendiolea | ||
AKU-005 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Juan Martin Elexpuru - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute