Arrankudiaga (Bizkaia)

Txondorra nola egiten zen

Txondorra nola egiten zen <p>Txondorra nola egiten zen kontatzen du. Metro bat inguruko egurrak zutunik ipintzen ziren, eta tolestuz-tolestuz egiten zen txondorra, puntan akabatzen zena. Goian zuloa uzten zitzaion eta handik botatzen zitzaion sua. Hiru aste behar zuen egosten. Betegarria ematen zitzaion: zuloa sortutakoan zohiaz estaltzen zen. Kea gelditzen denean, zabaldu, hozten utzi eta zakutan sartzen zen. Gero zakuen bila etortzen ziren mandoekin. Ondoren, beste txondor bat egiten hasten ziren. Zollo guztia dedikatzen zen ikazkintzara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txondorra nola egiten zen kontatzen du. Metro bat inguruko egurrak zutunik ipintzen ziren, eta tolestuz-tolestuz egiten zen txondorra, puntan akabatzen zena. Goian zuloa uzten zitzaion eta handik botatzen zitzaion sua. Hiru aste behar zuen egosten. Betegarria ematen zitzaion: zuloa sortutakoan zohiaz estaltzen zen. Kea gelditzen denean, zabaldu, hozten utzi eta zakutan sartzen zen. Gero zakuen bila etortzen ziren mandoekin. Ondoren, beste txondor bat egiten hasten ziren. Zollo guztia dedikatzen zen ikazkintzara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Burbuxe diz honango trozoak ezta? Metro bat edo metro bat eta piku, bueno. Horreik iminten zien zutunik, zutunik, lurrien e? lurrien zutunik. Eta gero plegau, plegau, plegau, baie holangoak e? hau dana bestekoak, txondorra esaten jako horregeiti, txondorra. Eta ya goixen gero, goixen akabau holan puntaz. Ta aukiten gindun eskillera bat, eskillerie, ta eskillerie […] aitek, eta goiti botaten jakon sue. Goixen eiten jakon zulotxu bet itxiten jakon eta handi botaten jakon sue. Baie gero tardetan uen hiru aste eiten e? iketza eiten e? ha txondorrak, hiru aste. Eta gero ya joaten zan, ta gero ja betegarrik emoten jakozan, betegarrik. Igual… Eskape bat esaten da oin ezta? “ai, le ha escapao por ahí el fuego”, bueno, handi, haik tapau in bihar diz e? zohixek, zohixe atxurregaz ebei mendixen, zohixe esaten da hori.. ez dakit zelan esplikau, bueno, zohixe. Ta haikaz eiten da tapau ha, ha “la fuga”, ha eskapetan dotsena /eskapetantsena/. Ta gero lento-lento, lento-lento, lento-lento doa iketza iten. Ta ya, ikusten da ez daoela kerik, ta ya dao… zabalduten da atxurrekaz edo palakaz edo lokesea, zabaldu te dana da iketza. Honango trontzoak, bakixu iketza. Zuk iketza ezetu ixingo dozu /ixingozu/ “esa de Asturias” holangoa, baie “de leña, no tú no has conocido de leña, claro”. Eta haik gero, guk zakuk bete, zakuk aukiten ginduzen ya plegaute, zakuk, eta zakuk bete. Ta gero zaku… atara baie hotzituten itxi e? ya zabal-zabal, larrena, larrena esaten jakon eiten zana txondorra, honango zeleikuna bat. Eta han danien zabaldu hotzitu arte, ta hotzitu ta gero zakuk bete. Ta gero etorten zien eske.
-Ta zelan atara? Zegaz?
-Atxurrekaz. Honan. Kakoak, kakoak. Holango kako batzuk, haginekaz, bakixu. Holantxe atara holan ta zabaldu. Ta gero palakaz bete zakuk, paliegaz. Neuk agarrau edo neuk… ta aitek agarreu te… bueno, beste batzuk be igual. Ba zakuk bete paliegaz. Ta gero zakuek alanbra bategaz puntan, ez holan holan ez, ezpabere… josi modure. Eta ya etorten zien eske, abixeu ta etorten zien eske.
-Ta zakuka saltzen zan?
-Zakue zer?
-Zaku osoa saltzen zan edo killoka?
-Bai, bai, bai. Zakuek ixiten zien honan hogei bet kilokoak bakotxa, hogei bet kilokoak bakotxa. Baie txondor batek ba igual hirurogei edo larogei zaku, txondor batek. Ta gero bueno, ha zera, eraten auden ezta? Eraten auden. Ta ostera be beste bat eiten hasi!
-Eta prezioa euki eban edo enkantera eitten zan?
-Ez, hori konpradoriek emoten oskun zera… ya aukiten gindun kontratue inde. Bai, bai, ya zera inde erateko… guk ez gindun iten…. horixe zakuk bete. Gero etorten zien aurek eta eraten audezan kamiñora, ba bai, kamiñoan kamion bat edo ez dakit zer aukingo auden. Eta etorten zien bihorrakaz trasportetan, etorten zien ta holantxe. Ordun be esango dotsut /esangotsut/, Zollo guztixe dediketan zan ikezginen.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia