Arrankudiaga (Bizkaia)

Pagasarriko elurzuloak (neberak)

Pagasarriko elurzuloak (neberak) <p>Pagasarriko elurzuloak (neberak) ezagutu ditu. Mandoetan garraiatzen zuten izotza eta ospitaletarako izaten zen. Elurrez bete elurzuloa geruzatan eta zapaldu egiten zen; gero azpitik ateratzen zen izotza. Bilboko udala zen jabea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pagasarriko elurzuloak (neberak) ezagutu ditu. Mandoetan garraiatzen zuten izotza eta ospitaletarako izaten zen. Elurrez bete elurzuloa geruzatan eta zapaldu egiten zen; gero azpitik ateratzen zen izotza. Bilboko udala zen jabea.

Transkripzioa

-Ta gero nik ezetu dot Pagasarriko landan neberak, neberak. Zuk egon zara Pagasarrin? Ez.
-Bai, bai, Pagasarrin egonda nau bai.
-Han neberak dauz, neberak. Eta ni akordetan naz, haik neberak horrexegeiti diz, haik neberak ixin zien edurre eiten auenien, edurre zertu, ta nik ez nindun horixe… ez naz akortan ondo, baie Bilboko ospiteletara ta be, horti eraten audezela mulatan, ordun kamiñorik bez, mulatan ta geixoantzat edurre. Ze eiten auden segun horko neberatan plegau edurre, plegau, plegau, plegau, eta zapaldu eta gero ez zan urtuten.
-Eta hori, ze material… zelakoak izeten zien horrek neberak?
-Neberak?
-Edo ze kabida eukiten eben?
-Handixe horrik! Jolin! Horreik… iñoz bazoazen fijau zaite. Oindo han konserbaute dauz ta neberak profundidade mortala. Ta eraten auden Bibloko klinikatara danetara.
-A bai?
-Neberak bai. Jolin, “eso está muy conservao en Pagasarri”, itzelien dau konserbaute horreik.
-Ta tellatue ta eukitten eben edo…
-Hor segun edurre ta… bakixu pixue, pixuek. Eta eiten audezan kapak, kapak, kapak bete ta gero goixen ez dakit ba zer ifinten otsien. Ez naz hortxe… entzun iñoz. Baia gero azpiti, azpiti atara, ez dakit ba zelan eiten auden. Eta eraten otsen muletan, mulak, Bilbora, klaro! “Yeguas”! Bihorrak edo, burdixek edo. Ordun ez zan egon besterik. Burdixe, burdixe etze guztietan. Ta bat ez bada bi, jolin!
-Baiña partikularra zan? Horrek neberak partikularrak zien edo aiuntamientuenak?
-Ez, ez, horreik aiuntamientuenak. Horreik Bilboko… ze Pagasarri gehixena da Bilboko aiuntamientuena. Aiuntamientuenak, Bilbokoenak.
-Ta nortzuk ibiltzen zien hor neberatan biherrien?
-Ba aiuntamientukoak. Zolloko bat be ibil zen, nik ezetu nindun baie ya zahar inde.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia