Gamarte (Nafarroa Beherea)

Karegintza 1

Karegintza 1 <p>Hegoaldeko baten laguntzaz karobian karea egin zuten. kareharria orgekin ekarri eta zuloa betetzen zuten. Ostiralez sua eman behetik eta ondoko asteazken arrats arte sua mantentzen zen. Txingarrek errea zela erakusten zuten. Festa egiteko aprobetxatzen zen. Karobia harriz estaltzeari karobia giltzatzea deitzen zitzaion. Hoztar bat zen hortan aritzen zena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hegoaldeko baten laguntzaz karobian karea egin zuten. kareharria orgekin ekarri eta zuloa betetzen zuten. Ostiralez sua eman behetik eta ondoko asteazken arrats arte sua mantentzen zen. Txingarrek errea zela erakusten zuten. Festa egiteko aprobetxatzen zen. Karobia harriz estaltzeari karobia giltzatzea deitzen zitzaion. Hoztar bat zen hortan aritzen zena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero gisia bestia, gisia ere...
- Bai.
- Heben egiten zena?
- Bai, gisia egin dugu guk.
- Orroitzen zira egina.
- Ba, orit niz ba hortaz.
- Bazinuten gisu-labia etxen?
- Bai. Hemen bada orai ere.
- Orai ere ba, eh?
- Ba, han da, ez da, ez da hura desiran, ez. Ez da hurrun ez hortxe. Aldi bat egin dugu, hangua eta guk, bagindien eta ,ez dakit nuntik jina zen gizon hura, Exteban zien izena, zure alderdikoa zen nunbaitekoa, eta semiakilan eta arrolatzen gira, Mauleko aldian bizi da eta Kontxitu du izena, Perez, eta hak bultarazi gintien horren aitak eta ene aitari eta gero hemen eginik gisu labian. Anitz anitz tona egin gindien.
- Bai eh?
- Bai.
- Eta nola egiten zen, konda zazu hori.
- e be, hori eta, bada espreseko eta gisu harria, eta guhauren eta pentze batian hantxe goraxeot bazen, eta hura atera gindien eta gero orge... orgetan, behiekilan ekarri, eta zilo hori bete. Ta ziloa hola ta gero hola metan. Eta hari e ostirale batez eman suia eta petik.
- petik.
- Gau-egun ondoko asteazken atsa artio. Heldu baita, ostirailia, ibiakoitza, Igandia, astelehena, asteartia, asteazkena, sei egunez geldi-geldia erratzen. Eta noiz ikusten baitzen pindarka eta izigarriko izar pollitak ateratzen zitzazkon eta erria zela erakusten zienak, izigarriko eta su pollita ateratzen zen eta ordian, ordian erria zen.
- Pindarra zeri deitzen dakozu, suia [...]
- Ba, ba, ba. Izarrak bezala, pindarrak.
- Ados.
- Izigarri eta... Eta ordian hala.
- Gero kasu eman beharko zen ateratzeko tenorian, ez? Ez erratzeko.
- Ah ba.
- Zeren ta gisiak erratzen baitzien, ez?
- Ah ba, eta nola! Bena gisia erria zen, bena harri, harri, holako mokolak eta baitziren ezarriak, hek berdin-berdina osorik ateratzen ziren bena kasu ez zitien, ez zuten busti behar, eh? Euriak atzemaiten bazien, euri xortak ukaiten bazitin gañerat, hantzen zen eta gero zabaltzen.
- Ados.
- Bai.
- Eta harri ttipiak sartzen zinuzten edo harri handiak ere berdin.
- Ze, han?
- gisu labian ba.
- Harri haundiak.
- Haundiak?
- Hola, jasan ahalakoak.
- Ados, ados.
- Ez ttipiak ez.
- Ez, ez, ez, denetarik, alo. Ba!
- Gero petik suia emaiten.
- Bai.
- Beharko ziren horiek atxiki, ez?
- Bon, harritzeko da, zonbat, zonbat egur errerik, erratzen. Eta gau eta egun, gu loriatu ginen eta elgarrekilan eta su emaiten eta jan eta edan eta orit... oritzen niz eta hiruehun botilla ano eta aita zenak gau-egunetan edan zela, ogi ta gasna, ogi-xingar, eta beti han behar zen, segidan behar zen suia eman ta han ixtorio kundan ta oritzen niz e, hoztar bat zen eta hain...
- Zien aita. Ze etxetakoa?
- hoztarra zen eta gisu labia, zeren ta ez da aski gisia, harriain botatzia, behar zien, suiain lekia utziz, egin labe bat, ta hura murruz behar zen egin ta hura ez zakien eta ez zakiten nonahi, hola pia, eta hola gisu-labia errundan zen eta hak behar hola, holaxet zerratu, ta ordian.
- Ah harriz.
- Harriz. Lehenik hak behar zien egin, hak erran nahi du, izena du gisu-labiain giltzatzia.
- Ados.
- Gisu-labia giltzatzen zen, eta hori zakien gizona hozta-Lurokoa zen.
- Ah, Luro?
- Bai!
- Entzun dut ba, Luro etxaldia ezautzen dut.
- Lurokoa zen, bai.
- Ados.
- Eta haren alaba da orai hor etxen, etxekanderia.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia