Gamarte (Nafarroa Beherea)

Karearen erabilerak

Karearen erabilerak <p>Berak ez du kare laberik ezagutu baina auzoan baziren. Alorrarentzat edota etxeak zuritzeko erabiltzen zen karea. Azken langintza honetarako, ihi landarez egindako sorta bat erabiltzen zen karea egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berak ez du kare laberik ezagutu baina auzoan baziren. Alorrarentzat edota etxeak zuritzeko erabiltzen zen karea. Azken langintza honetarako, ihi landarez egindako sorta bat erabiltzen zen karea egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gisia etxen egiten ezagutu duzu zuk?
- Etxen egiten etxit ikusi.
- Hori ere...
- Ba bena hemen, hemen eta, hemen ene ustez, azkenik, ni Gamarten nintzlarik, azkenik, eta Erramun eta Negeluain etxen eginik izana den gisia.
- Ah bai, eh?
- Ba.
- Labia...
- Gisu labi bazixien.Bestez, bazitxun etxe guzietan gisu labiak, eh? Orai horko harri horiek denak, gisu egiteko, mendi hortako harri horiek, denak gisu egiteko harriak txu.
- Eta gero hasi zinten eta erosten.
- Gero hasi erosten.
- Eta zendako erabiltzen zuxun gisia?
- Alorrendako. Hartako, orai, orai ez duxu gehiago ogia egiten bena ogiaindako eta gisuari eta lurra hura huna duxu.
- Ah bai eh?
- eta lurrain, alorrain harrotzeko gisia huna duxu.
- Eta hormen eta xuritzeko, hortako ere bai?
- Etxea, etxeak eta gisiaikin xuritzen zitxun.
- Eta etxe eta ordian errain dauxut ba! Gure aitatxik eta ez zixin eta gisokoa, gisopa, badakixu? Gisopa erraiten zixin, gero ez dakixut nola den hala den izena, eta etxen xuritzeko egiten zixin eta zera, ihia, ihia badakixu zer den?
- Ia errazu!
- Ihia eta halako belar bat bezala da, hur eta bazterretan jagiten dena, logitu aire duxu, eta ba, eta ordian aitatxik egiten zixin eta [...] zixin lehenik eta su batetan itziak xehe-xehia landatiak, eta haikilan eta trat ttarra-ttarra-ttarra ihi mutur guziak eta egiten zitxin ta harroturik ezartzen. Eta gero hek estekatzen zitxin.
-Ba.
- Eta ingurian plantan pikatzen, dena plantan pika eta hura gisüa, gisu hurian egin eta murru-paretak eta harekilan xuritzen zitxun.
- Orduan margo edo pintzel horiekin bena naturala.
- Ah, naturala.
- Ordian ihia horretarako ere...
- Ba ihia ere hartan paldiatzen gintxin.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia