Eibar (Gipuzkoa)

Karobiak eta karegintza I

Karobiak eta karegintza I <p>Karobiak non zeuden; karea nola egiten zen; karea zertarako erabiltzen zen. Ortuan ere botatzen zen, kokoak akabatzeko.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Karobiak non zeuden; karea nola egiten zen; karea zertarako erabiltzen zen. Ortuan ere botatzen zen, kokoak akabatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Karia ein eitten zan?
- Ein, ein!
- Ezagutu zenduan zuk karabixak eta...?
- Honbre! Ezautuko ez nittuan ba? Ubitxan bazeguan bat!
- Nun zeguan?
- Ubitxa itturrixa baiño honutzatxuaguan… Oin badakik, desapareziduta dagoz horrek! Aintxiña eruan zittuan horrek aurrian eskabadorak! Baiña hori eitten eben, holan zulo bat harrixakin, bueltan-bueltan eitten eben. Ta gero, kareharrixa zeguan, ba, igual… kareharrixa, egon ein bihar da harrixa, e! Eguarbitzan dago bat harrixa, kareharrixa. Oin be badago ta beste lekun bat be egongo zan! Ta hori […] etara ta idixekin fan ta ekarri egitten eben! Ta gero, bota hara! Ta azpixan sua eitteko lekua lagatzen etsen ta otia badakizu zer dan? Otia badakizu zer dan, ezta? Erderaz ez dakit zelan esaten jakon otiari. Bueno, igual da.
- Bai, lora horixa dakan hori, ezta?
- Bai, lora horixa dakana, otia. Hori, lehen ota asko zeguan hamen, ta otia ebagi, sikatu, ta otia sartzen jakon azpixan. Ta harekin harrixa erre eitten eben. Erre, e? Ta gero ha eitten da, ba, masia eitten da ta ya, ba, ha aprobetxatzen eben solorako, soluandako ona zan ha botata.
- Ta ze eitten zeban?
- Kariak? Karia da… erre eitten eban lurra ta harek bitxo guztiak erre eitten zittun! Harrak, honek beste gauza guztiak, bitxo guztiak… Soluan bitxo asko urtetzen dau! Ta karia botatzen zetsen ta lurra harrotu eitten dau harek! Ta bitxuak danak akabau! Ta oiñ horregaittik da, basarrixetan pasatzen dana da, oin karerik ez detsa botatzen iñok ta oin solfatua dau espeziala, eztakizu? Baiña oin solfato hori ez badetsazu botatzen ezebe ez da hartzen! Bitxuak jaten dabe dana! Ez dago ortuan ezer hartzerik ez badetsak botatzen! Oin dagoz, likiduak dagoz, ta karuak e! Ta [haura] bota bihar detsazue nahi tomatieri, nahi piparreri, nahi lekiari… Bota ein bihar detsazu e! Bestela ez da hartzen bape! Lehenago bai, karia botatzen etsen ta lurra zelan egoten zan garbixa, ba, lurra garbixa zelan egoten zan, bitxorik ez zan egoten! Ta oin tomatia be palua ipintzen jako gora ta lotu, ezta? Hori ikusiko zenduen. Lehen tomatia sartu ta lurrian egoten zan tomatia! Ta ez zeben jaten!
- Ez zeuan bildurrik?
- Eske bitxorik ez zeguan ta! Zerak jaten zittuen… Horrek kariak eta danak… Garbixa zeguan lurra!
- Osake, onena karia zan?
- Karia oin be ona, baiña oin karia oin iñok ez detsa botatzen. Oiñ ez dago… Jentiak hori baiño… oin listuagua da gero!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia