Donostia (Gipuzkoa)

Harrobiko gurdia

Harrobiko gurdia Harriak eramateko gurdia. Gurpilei buruzko azalpenak. Tomas Irizarrek egindako maketak dira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-080-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Harriak eramateko gurdia. Gurpilei buruzko azalpenak. Tomas Irizarrek egindako maketak dira.

Transkripzioa

-Eta hau, e, gurdi hau?
-Gurdi hoi /gurdiyoi/ ibiltze(n) zan harrobitik harriya karriatzeko, idikin. Ikusten da paria ibiltzeko dala, e. Bi barra dittunak dia bakarka ibiltzeko, eta erdin pertika dutenak dia idi pariak o zaldi pariak ibiltzeko. Hau zan ibiltze(n) zana harrobitikan batetik bestea harri biltzen, partitzen ta, auzolanian ta holakuekin ibiltze(n) zan.
-Eta desmon... aurrekua eta atzekua kendu iten zitzaiyon? Hau, ohol...
-Bai, kostauko ohol hoik nahi zanian kendu itten zitzaiyon. Hartara bi... bi klasetako baliyo izate(n) zuen: nahi baldin bazun karga itxin ibiltzeko, eta nahi badezu zerbaitte irikin ibiltzeko´re bai balio zuna. Baiño hoi gehiyenian ibiltze(n) zan harrobiko lana eitten.
-Eta hemen plakatxo bat daukate, zenbakiyakin. Hori bazeukaten ala...?
-Ez, guk dakazkigu markatuta denak beren zenbakiyakin, zeatik oain in nahi deu... Oain ni esplikatzen ai naizen hau, esaten ai naizen hau, jarri nahi diyote bakoitzai beria. Oain lan hortan ai gea, e. Ordun, libru bat egiña dago, e, beren izenakin ta beren zenbakiyakin, eta oain nahi deuna hua jarri bakoitzai etortze(n) danian “pues” letu dezala. Irakurri dezala zer, zertako zian. Hoi itten ai gea oain.
-Eta hauek danak... bueno, ikusten da egurra dala gehiena.
-Dena, dena.
-Gurpillak egurrezkuak dira?
-Kurpillak egurrezkuak. Bakar-bakarrik uhela eta txopiñak eta erdiko ardatza, hoik dia ya… lehen-lehen egurrezkuak izaten zian hoik ere, baiña gure ezaueran gehiyena ya burnira pasa zan.
-Eta txopiña?
-Bai, txopiña da hau, hemen ateatzen dan hoi.
-Eta hauek ze, zeinek in zitun, maketa hauek?
-Hauek in zittun Tomas Irizarrek. E, lehengusua… aita zanan lehengusuak. Hoi soldaduska joan artian o beti aittu zian holako karruak eitten, eta geo kamioiyen karrozeiyak eitten arittu zian, eta gero jubilatu zanian, “pues” tresna hauek danak in zittun.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia