Donostia (Gipuzkoa)

Pentsua banatzeko gurdia

Pentsua banatzeko gurdia Erreplikak ikusten. Pentsua partitzeko gurdia. Osabak egiten zituen gurdiak, eta seme-alabek gero.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-080-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Erreplikak ikusten. Pentsua partitzeko gurdia. Osabak egiten zituen gurdiak, eta seme-alabek gero.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hau, gurdi hau?
-Hau ibiltze(n) zuen, e, garai batian... nik holakua Donostin ezautu nun, bi zaldikin, Grosen e... pentsua ta... Kao, Donostin ordun zaldi asko zan, eta horrek ibiltze(n) zun hoi pensua, lastua... partitzeko, e. Pentsuketaiyan karrua zan hoi.
-Eta hor aurrian ze juten zan, pertsona bat?
-Persona, aurrian. Ikuste(n) (de)zu, bere... nola dagon hor manibela, frenua emateko. E, horrekin frenua emate(n) zitzaiyon, eta bi zaldikin tiria, eta joaten zan ba, esan dezaun, e… gaurko txoferra izango balitz bezela.
-Bi zaldikin.
-Bai, hau bi zaldikin zan.
-Eta hauek nork iten zitun? Holakuak, baiña benetakuak?
-Holakuak benetakuak hemen aldemeneko lehengusuk itte(n) zittuen. E, beren aita Agustin eta bere semiekin. E... semiak eta alabak ere, nik ez nittun ezautu, baiño esate(n) zuen launtzen aitzen zitzaxkatela, baiño hor ibilli zianak, e, batez ere Tomas, Peio eta Asentxio, hoik hirurak zian. Tomas ta /da/ Peio hil zian, eta oain Asentxio oaindik bizi da.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia