Arrankudiaga (Bizkaia)

Aita oinez Dimara, ezkontzera

Aita oinez Dimara, ezkontzera <p>Ama Dimakoa zen eta aita Dimara oinez joan zen ezkontzera. Han ezkondu eta oinez Zollora. Bederatzi seme-alaba izan zituzten. Bera hirugarrena da behetik hasita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama Dimakoa zen eta aita Dimara oinez joan zen ezkontzera. Han ezkondu eta oinez Zollora. Bederatzi seme-alaba izan zituzten. Bera hirugarrena da behetik hasita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Dimekoa. Ta joan zan aite ezkonduten Dimera oiñez. Padrinuk hartu ta oiñez. Ze ordun ezebez, begituzu nik… nauk larogeta hamar urte daukedaz einde ta nire nebiek zaharrenak aukingo auzen /aukingouzen/ ahun ta piku, Juan Jose. Ahun ta lau urte edo holan aukingo auzen, ta begitixu noz ezkonduko zien. Oiñez Dimera, Zolloti, hor Zollo bakixu non dauen zuk? Ez.
-Ez, ez.
-Miravalleseti gora.
-Bai.
-Herri txikitxu bet.
-Gitxi gorabehera bai.
-Ta handi, Dimera, menditik. Ez dakit ba nondik joango zien, oiñez. Ta gero ezkondu Dimen, San Pedron, eta gero Zollora. Ta bedratzi neba-arreba, bedratzi seme-alaba. Bedratzi garez, bueno ixin garez. Oin bi bakarrik bixi garez e? Aizta bat eta nau.
-Zu zenbagarrena? Zenbagarrena?
-Ni zeinbegarrena?
-Bai ni biheti hasi ezkero hirugarrena. Hoixe.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia