Berastegi (Gipuzkoa)

Ezkontzako apaingarriak

Ezkontzako apaingarriak Lehen ezkontzako apaingarrietan lihozko izarak, alkandorak eta toallak oparitzen ziren. Simonak ez du inoiz ikusi lihoa nola egiten den, nahiz eta inguruan bazituen hura egiten zekitenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen ezkontzako apaingarrietan lihozko izarak, alkandorak eta toallak oparitzen ziren. Simonak ez du inoiz ikusi lihoa nola egiten den, nahiz eta inguruan bazituen hura egiten zekitenak.

Transkripzioa

-Maindireak eta esan dezue. Ezagutu dezue linuzko maindirerik?
-Nik bai. Nik neonek ekarri nittun honea. Izeba bat zan nere barrioan, eitten gendun koperatiba bat bezela elkarrekin lana. Hoi zan matrimonio bat umeik ez zuna. Eta geo hartu zuen gizonan aldeko mutil bat. Eta hue ezkondu ta jarri zitzaion. Baiño izeba horrek berak berez eskuz indako liñu hoitako zeak zeuzken rolloak, rollotan bilduta. Harizko maindirek esaten giñon. Eta haitatiken bi maindire eman zizkian honea etortzeko. "Hainbeste baden lagundu eta hau jaso itzin rekuerdotaako, e!", ta. Guri hika itten ziun harrek. "Jaso itzin" eta. Haik ekarri giñun, eta ezautu bai. Ta geo aparte Josen etxen horren izebak kutxen eukitzen zun baiño bueno. Garai hartan arreoan-eta itten zitzaien gizonai itten zitzaien alkandora, linozko alkandora baiño dena bordatuta. Eta hola mokasin zea hontan kuello bat hola ixten zana, itxie, kuelloik gabe hola itxie ta dena bordatuta ta hola. Hoik nik ezautu dittut nere anai horren etxen. Oain ze ein zien ez dakit, gero ze in zien. Baiño toallak eta're linoz itten zittuenak, ta hola bolante luze-luzek parpailletan bainikakin ta geo zeatuta eindakok hola, ta beak bordatuta koloretako harekin, gorri-urdiñekin-eta. Bordatutakuak-eta harenak, eta gue ama zanak halaxe zuen arreoa, hoik ezautu bai. Oain, guk gerentzako geok, esan detena, honek emandako bi maindire bakarrik.
-Berak egindakuak zien bi maindire horrek. Zure izebak egindakuak?
-Bordatuta izeba horrek.
-Eta linoa ezagutu dezue hemen soroan?
-Ez, ez, ez, hori ez. Haria itten ez. Ardi-illeakin harie itten bai. Baiña liñoakin itten ez. Hoi iñoiz ez. Izeba honek, esan detena eman zizkiala, honek esaten zidan gaztea nintzela: "Nik eakutsiko niken, oaindiken bazekinak liñoa nun daon, ta ekarri ta eakutsiko niken", baiño, bai... Gizonakin bakarrik bizi izzn zen ta ez zan aileatzen ezta..., iñoako ez zan aillegatzen-ta. Nik ikusi ez det in. Ikusi ez det in nola itten zan. Baiño arreoa esaten zuen beak etxen haria ein ta beak indako zeakin, mainderekin izaten zala garai hartakoa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia