Berastegi (Gipuzkoa)

Erditze lanerako prest logela

Erditze lanerako prest logela Lehen logelan apain-mahaia egoten zen, eta haren barruan garbiontzia. Garbiontzi horren gainean lihozko toalla egoten zen, eta azpian balde bat. Emakumeek umeak logelan izaten zituzten, eta balde hori lagungarria izaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen logelan apain-mahaia egoten zen, eta haren barruan garbiontzia. Garbiontzi horren gainean lihozko toalla egoten zen, eta azpian balde bat. Emakumeek umeak logelan izaten zituzten, eta balde hori lagungarria izaten zen.

Transkripzioa

-Baiño izaten zan ordun, kuartoan izaten zan tokadore bat. Klaro, baserritan jaiotzen zien umek, ez. Izaten zan tokadore bat hola hankaluzekin, ez, ta goien zun zulo bat hola. Ta zulo hortan zan palenkana zuri bat, eta haren barrun jartzen zuen txarro bat, txarro zuri bat. Hori zeazkoa zan, esango al dizut, portzelanazkoa. Ta ordun, toalla esan dizut hola bordatuta. Toalla hoi egoten zan horren gaiñen txintxilika. Kuartoa sartzen zinenen beti palenkana, txarroakin, txarroa hutsik arten, eta txarro horren gaiñen jarrita toalla hoi eukitzen zuen. Hue holaxe zan.
-Eta holakuak izaten zien kuartuak?
-Geo zun horrek palenkana horrek azpin zun hola balde txiki bat bezela. Eta igual parton da geatzen zienen, txarro hortan ure ekartzen zuen kuartoa, palenkana hortan garbitzen zien ta ur hoi, altxako balitz bezela altxa ta juten zan behera balde hortaa.
-Prestatuta zeuden orduan kuartoak partoetarako ta.
-Bai, deneako prest egoten zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia