Berastegi (Gipuzkoa)

Etxeko sua eta ura lehen

Etxeko sua eta ura lehen Simonak ez zuen lurreko sua ezagutu, baina inguruko etxe batzuetan bazegoen. Etxe batzuetan urik ez zuten, eta ura lortzeko nola moldatzen ziren azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Simonak ez zuen lurreko sua ezagutu, baina inguruko etxe batzuetan bazegoen. Etxe batzuetan urik ez zuten, eta ura lortzeko nola moldatzen ziren azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Sukaldek hain atzeratuk izango zien garai hartan. Guk, nik nere garaien lurreko sue ez det ezautu. Guk gure etxen ni, ez dakit jaiotzeako baiño, nik ezautu nun ekonomika, lurreko sue ez. Baiño izeban eta inguruko etxetan bai lurreko sue. Ta sukaldek zien, nola esango dizut ba, nahita're, guk ure bagendun, baiño gure bi izebak'e, oain esan deten familik ez zuen urik eta beste izebak'e urik ez zuen etxean. Eta joaten zien itturria, hartzen zuen "suille" esaten zien, zan egurrezko hola gauz bat borobille, holako bat altue bazun, eta egurre dena. Gero hola aro batzuk bueltan urre koloren hola zittula, izaten zittun. Suille. Hue betetzen zuen itturrin, hemen "burukotea" jartzen zuen, ez dakit ikusi dezun behiñ'e, gauz zea bat, almoadille bat bezela, ta erdin txuloa du, ez, eta almoadilla bat bezela da, hemen jartzen zuen, hartu eskuekin eta txukun-txukun jartzen zuen, eta gue amonak-eta eskuk hola txintxilik zittuela, hue burue bete-betea goien, eta holaxe zuela joaten zien etxea. Haitan eamaten zen urekin eiten zuen, bai garbitasuneako, bai jateko, dena; behar zan guztiako. Sukaldek ez baitzeuden moldatuk. Mediku bat etorri ta zer? Fregadera bat eaman beharko zendun. Ta fregadera deskuidatzen bazñen hain txukuna ez zan egongo. Udik ez baldin bazeukezun nola ba?
-Beheko sua nun izaten zan, sukalde erdian?
-Ez, guk beti baztarren.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia