Arrankudiaga (Bizkaia)

Eskolara mutilak gehiago neskak baino

Eskolara mutilak gehiago neskak baino <p>Bost aizta eta lau neba ziren. Anaiak gerrara joan ziren eta neskak egin behar baserriko lanak. Nebak Ugao-Miravallesera joaten ziren gaueko eskolara, baina neskak noiz edo noiz bakarrik herrikora. Oinarrizko gauzak ikasi zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost aizta eta lau neba ziren. Anaiak gerrara joan ziren eta neskak egin behar baserriko lanak. Nebak Ugao-Miravallesera joaten ziren gaueko eskolara, baina neskak noiz edo noiz bakarrik herrikora. Oinarrizko gauzak ikasi zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gu bost aizta ta lau neba. Ta gero gerrie, bakixu, gerrie etor zen ordun, nebak gerrara. Ta gu aiztak ba… ardixek, errebañuek ta ba ganadue, mendiko ganadue eukin gindun modun, ba gu labrantzan biharren. Eskolara joaten gintzen, nebak bai, nebak ibil zien, gaueko eskolie esaten jakon, Miravallesen, gaueko eskolie. Ta gaueko eskolara joaten zien zortzietati hasi ta hamarretara. Maixu bet egon zan, Don Florencio, ona, ta hara nebak. […] Baia gu, gaur zu mendire, zu eskolara, ta ba holantxe hamalau urterarte. Faltakaz, falta handixekaz e? baia bueno, eskribidu holan malamente ta leiduten bai. Ta hau ondo danok.
-Inportantiena.
-Bastante ondo. Ta horixe.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia