Arrankudiaga (Bizkaia)

Komunioa egin zueneko jantzia

Komunioa egin zueneko jantzia <p>Ondo pasatzen zuten herrian, auzo batek beste baten aurka harrika eta horrela. Gurasoek agintzen zuten nora joan, eskolara edo lanera. Baina dotrinara egunero joan behar. Komunioa zazpi urterekin egin zuen. Zelan joan zen jantzita .</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ondo pasatzen zuten herrian, auzo batek beste baten aurka harrika eta horrela. Gurasoek agintzen zuten nora joan, eskolara edo lanera. Baina dotrinara egunero joan behar. Komunioa zazpi urterekin egin zuen. Zelan joan zen jantzita .

Transkripzioa

Eiten gindun burrikan be mutillekaz. Eskolara joan ta bueno, zelango burrukak eiten ginduzen. Bakixu, barriadak barriadan kontra. Harriketan. Harrike bakixu zelan dan? Harrixek botaten?
-Ez.
-Ez. “A pedradas”
-Aaaa.
-Enda holan. Baia ondo, ondo, gazterixe ondo pasaute e? ondo pasaute. Baia bihar asko inde. Joaten gintzen aiztak, ala zu… aitek eta amak, ba orduen errespetua aiteri ta amari. Zu gaur mendire ardietara, zu bihorretara, ta ba holantxe! Ta ala oin zu gaur eskolara. Baia dotrinara? Egun guztitan. Komuniñoa in arte ta gero be. Joanazo, abadiek be, bakixu orduen abadiek agindu eiten dauden asko. Ta ala, beno, oin benga, dotrinara. Ba emoten auen hamaika terdietati hamabitara dotrinie. Zazpi urtegaz komuniñoa ja in naun. Ta esango dotsut /esangotsut/ zelan jantzite. Jantzi azul marinue, hemeti bihera plisaute, kuellu zurixe ta puñu zuritxu betzuk. Ta kaltzetinek baltzak eta zapatak be baltzak. Ta errozarixoa ta librue holan eskegite bakixu. Leiduten ta elexatan bez, errezetan bez! Baia bueno! Holantxe pasau […] baia ondo pasau nauk gazterixe e?

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia