Ubide (Bizkaia)

Besteen aitortzak entzuten

Besteen aitortzak entzuten <p>Behin batean, konfesatzen zegoen agure baten aitortzak entzun zituzten Abelintxuk eta lagunek. Ubiden abadeak ez zieten mutiko konturik galdetzen neskei. Ezkondu aurretik musuak ezkutuan ematen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin batean, konfesatzen zegoen agure baten aitortzak entzun zituzten Abelintxuk eta lagunek. Ubiden abadeak ez zieten mutiko konturik galdetzen neskei. Ezkondu aurretik musuak ezkutuan ematen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gu, gu beste baten ba hori, nire lagune zan barrabasa ta, ba bat egon zan konfesetan ta ibili zan ta, ba guk entzun, ta bere kontuk esaten ba neska batiaz ibili zala ta ez dakit zer ta emoten dosku barriek, barriek, ta zahar-zahar bat zan, zahar-zahar bat. Ta gu barreka, guk akorduen haren pekatue ta barreka, besteik ezebez.
- Zuek be barrabaskerixek eingo zenduezan.
- Bai, ingo genduzen, bai, bai.
- Ta zer zan pekatue? Zer kontatzen zenduen pekatuten?
- Ba ez garela jun mezetara, ta ba ez dakit ba nik, edo amari ez dotsetela ba ez dakit, ha iteko esan dostela ta ez dotsetela ein o hortakon batzuk izengo zien, hortako batzuk izengo zien, beste asko etzien izengo.
- Ta mutil kontuek-eta?
- Ba ordureko apur bat apur bet zertu zan, mutil kontuek be geruau kontau biherko /biko/ genduzen. Baia ba ez eurien jaramonik be eiten hemen. Hemen abadiek ez die izen horrenbestekuek. Ez, ez, ez.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia