Ubide (Bizkaia)

Bekatuak konfesatzen ezberdintasunak

Bekatuak konfesatzen ezberdintasunak <p>Emakumeek konfesatokiaren albotik aitortzen zituzten bekatuak. Gizonezkoek, berriz, aurretik, abadearekin aurrez aurre. Emakumeak eta abadearen artean sareta bat egoten zen konfesatokian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Emakumeek konfesatokiaren albotik aitortzen zituzten bekatuak. Gizonezkoek, berriz, aurretik, abadearekin aurrez aurre. Emakumeak eta abadearen artean sareta bat egoten zen konfesatokian.

Transkripzioa

- Ta lehen abadie komentau dozu don Martin esan dozu
- Bai.
- Eta konfesetan eta, joate ziñien?
- Bai, bai, danok joate gintzezan konfesetan. Ta ba holan Aste Santue zanien-ta illadan, ba konfesonarixue hemen ta haraiño illadie. Ta gu barreka ibilte gintzezan han konfesau egunien, ba ha urten ta neskatuek han danok olgetan. Bat lehenau dala, bestie lehenau ez dala ta olgetan ibilte gintzezan.
- Eta zelako lekue izite zan konfesonarixoa?
- Ba elizan egote zan, zuk ez dozu ikusi konfesonarixorik ala?
- Bai, baia.
- Oin hemetik be kendu daurie, ze elizie arreglau daurenien, ba batien usteldute egon zala ta ba apurtu ta bota daurie. Ta oin hemen “confesión comunitaria” eiten daurie. Lehengo egunien be esan auen abadiek, gure badau ba batan batek konfesau ba konfesako dauela.
- Baia gure dotena esan da, neskak konfesetako lekue eta mutillek konfesetako lekue bardiñe zan?
- Ez, gu albotik, neskak albotik, ta bestie gizonak erditik, abadiaz “cara a cara”.
- A ta zuek ez otsezuen aurpegixe ikusten?
- Ez, ez, “más o menos” ba jakiten gendun nor dan ta zer dan baia bai, bai
- Baia berak zuei ikuste otsuen
- Ba baite, baite, ze holango rejillie egoten zan-ta, ba ikusko eben /ikusikoen/, ikusko eben /ikusikoen/.
- Ta konfesionarixue bardiñe izeten zan.
- Bai, bai, bai.
- Ta zelako penitentzixek jartze otsuezan?
- Ba Aite Guriek hamar edo sei-edo errezetako ta hortoko batzuk, hortoko batzuk, besteik ezebez.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia