Beasain (Gipuzkoa)

Murumendiko erromeria; elizaren debekuak

Murumendiko erromeria; elizaren debekuak <p>Murumendiko erromeria. Neskatan-mutiletan. Neska-laguntzea. Elizaren debekuak; neskak kongregaziotik botatzen zituzten dantza lotua eginez gero. Bikarioa. Kongregazioak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-012-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Murumendiko erromeria. Neskatan-mutiletan. Neska-laguntzea. Elizaren debekuak; neskak kongregaziotik botatzen zituzten dantza lotua eginez gero. Bikarioa. Kongregazioak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beharbada, uda garain jolas batzuk egingo ziren eta neguan…
- Uda garaien, uda garaien, ba, Murumendin eitten zan erromerik eta jendea juten zan hautza. Ta gu´re jun giñen behin o bi aldiz. Eta han eitten zien, ba, otorduk. Zuk esan dezuna, arkumea erre parrillen o sun brasan gaiñen eta holako gozok, e? Eta ordun geo goitik behera neska-laguntzea mutillek. Akordatzen naiz… Ez da(k)it ondo noan, e?
- Alaba: Bueno, zuk segi zazu. Geo eamango zaittu berriz lehengo lekua.
- Ba… Este…
- Murumenditik behera…
- Murumenditik behera ni gooatzen naiz jeitsi nitzela behin Artetako Joan Joxeekin, nee kintakookin. Eta harek laundu ziun goittik… Kukarreaiño, e? Ez etxeaiño, zeati handik behera barrankoa jeitsi behar zan ta. Eta gero besteik… gero, hemen goien, oain esan dean Artetan, baserri hortan, hasi zan soiñujolea soiñu jotzen. Ta zan, gaiñea, hamen Gorriñenekoa, Ordiziko parten dau. Oain Ordizi esaten diou, baiño Villapranka zan ordun. Ba…
- Alaba: Soiñue…
- E?
- Alaba: Soiñue hasi zala…
- Soiñue. Eta parrokoa kontuatzen zan, harutza juten giñenak “fuera de… del esto. ¿Cómo se dice?”
- Kongregaziotik edo?
- Kongregaziotio.
- Alaba: “Congregación de María”.
- Fuera! “Hijas de María”.
- Dantza egitearren edo bertara joateagatik, ez?
- Hauntza juteati “Hijas de María” fuera. Hortan genduken bikario hura… Don Florencio [Asla]. Don Florencio…
- Alaba: Axpe.
- Axpe. Getarikoa zan. Bfff… “Era un párroco de…”
- Gogorra?
- Oso gogorra, oso gogorra´re. Gaur baleo, ez litzaioke iñor jungo elizaa. Iñor ez.
- Bai. Lehen, gaiñera, aipatu duzu hori, ez? Jaunartzea, jaunartze handia eta…?
- Hori da, txikie ta haundie.
- Eta…?
- Txikie normalakin, e? Eguneroko arropekin.
- Eta kongregaziora, baiña, sartzen zen behin jaunartze handia egin ta gero?
- Hori da, ordun sartzen zan.
- Neskak “Hijas de María” ta mutillak?
- San Luis.
- San Luis Gonzaga.
- Eso es, San Luis Gonzaga. Eta…
- Alaba: Zer zendukaten jantzita?
- Medallak.
- Alaba: Medallak ta…?
- Bai, zintak. Gu… zinta txuri eta urdiñe gurea. Mutillek uste det iguala zuela, e? Ahaztuta nau.
- Eta ze izaten zen hori?
- Ez dauket bate gordeta.
- Hillean behin edo elkartzen ziñeten? Edo mezatara joateko?
- Nik uste det negu parten hillen… ya udaran… ya… zortzin behin. Udaan nola lana zeon baserrin ez zeon etortzeik. Eta negun igandero jeisten giñen elizaa.
- Eta ze izaten zen, errosarioa errezatu ta…?
- Bai. Funtzio bat, kantatu; errosarioik ez.
- A! Errosariorik ez?
- Ez. Kantatu.
- Alaba: Ta elizan neskak eta mutillek batea ez ziñeten egongo…
- Mutillek alde baten ta neskak bestalden. Bikario harekin?!
- Alaba: E?
- Bikario harrekin?! Bueno!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia