Elgeta (Gipuzkoa)

"Illua" eta honekin lotutako ohitura zaharra

"Illua" eta honekin lotutako ohitura zaharra Insignis pinua 40 urte ingururekin egoten da botatzeko moduan. Hortik gora ez da komeni, "ilotzen" hasten delako. "Illua": enborrari barruan sortzen zaion egur ustela. Aste Santuko ohitura: mutikoak etxez etxe joaten ziren su bedeinkatuarekin sututako "illua" eramatera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Insignis pinua 40 urte ingururekin egoten da botatzeko moduan. Hortik gora ez da komeni, "ilotzen" hasten delako. "Illua": enborrari barruan sortzen zaion egur ustela. Aste Santuko ohitura: mutikoak etxez etxe joaten ziren su bedeinkatuarekin sututako "illua" eramatera.

Transkripzioa

-... sartu dana piñuz eta... Ointxe bota dabe. Horrek piñuixorrek eukazen hogeta hamabost urte inguru. Hortxe inguruan, hortik berrogei urtera. Behin berrogeta hamar urte ezkerio zarra da piñua, "sobre todo" insenisa, zarra da, ze illotzen hasten da, segun ze parajetan dauen, baiña. Illotzen hasten da. Illua badakizu ze dan, ezta? Ba tronguai barruan formatzen jakon ustela, egur ustela. Illua. Illua da guk ohittu ixan doguna aste santuan, "sobre todo" zapatu santuan; hartzen da su bedinkatua illuakin eta eruaten zan orduan, ekarten zan etxetara, labatara, eta sutara botatzen zan ba... ez dakit nik zegaittik. Ohittura, ohittura zahar bat da hori, botatzen zan, eta guk ba mutikuak zela giñan, ba etxetara-ta entregatzen giñuan eta gero hiru edo lau txakur haundi emoten oskuezen, eta haren aldera han sua hartu eta ekarten zan; eta bazian, orduan be danerako jentia euan eta gu baiño espabillautxuauak be, eta harek eitten eben, guk baiño ordu erdi bat lehenao erak emon sua zeozekin, pospoluakin edo zeozekin, eta entregau hango sua dan moduan, eta gu etortzen giñanian suakin: "Bai, ekarri doskue ba sua". "Zelan ekarriko otsuen ba zuei?" Hori Jesukriston kurutzian moduan da: Jesukriston kurutzia, ba, judixuak toneladak salduittue. Toneladak Jesukriston kurutzia diela! Baiña saldu dabenak be dirua hartu dau, eta erosi dabenak be beren fede onakin erosi dau; oseake bixak ondo serbiduta geldittu dia.
-Su bedeinkatua nun hartzen ziñuen?
-Su bedeinkatu hori egoten zan elixpian.
-Egun horretan bertan egitten zan?
-Bai. Lehen Bariku Santu, Bariku Santuan ez dait, Zapatuan eitten zan lehen be. Baiña oin diferente dao. Oin eitten da zapatu gabian, mezia eta elizkizuna eta eitten dia. Bueno, oin diferente da. Oin kanbixau ein die gauzak eta diferente da. Eta han bedeinkatzen eben sua eta, bedeinkatzen dau abadiak sua, eta Kandelarixoz kandelak bedeinkatzen dien moduan San Blasetan, ba sua bedeinkatzen da Zapatu Santu egunian. Eta gero, ba, esan doten moduan, ba, sinisten dabenak edo, sinisten ez dabenak be bai askok, numerua eittearren edo zeoze eittearren eruaten dabe.
-Eta esan dozu etxeko sutara botatzen zala?
-Bai. Ni akordatzen nai gurian amandriak-eta, amandriak-eta gurian fede haundixa euken, aittajaunak-eta gure aldian. Fede haundiko personak zian-eta; harek sutara botatzen eben eta labara-ta, harekin aittiaren ein-eta. Bai, halako istorixak, halako istorixak. Ze antxiñako sorgiñen moduko istorixak, bakizu? Bestekaldera, baiña bueno...
-Eta ohittura horrek poliki-poliki...
-Bai. Horrek ohitturok ba geldi-geldi... Ez, gurian oindio esistitzen dau. Bai, oindio esistitzen dau gurian. Baiña gurekin amaittuko dia horrek be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia