Makea (Lapurdi)

Besta Berri

Besta Berri <p>Urte hastapenetik elkartzen ziren Luhusoko gazteak, Besta Berria muntatzeko. Armadako pertsonaiak ziren biltzen desfilean: kapitainak, sarjentuak, zanpurrak, etab. Etxeak ere apaintzen zituzten horren kari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urte hastapenetik elkartzen ziren Luhusoko gazteak, Besta Berria muntatzeko. Armadako pertsonaiak ziren biltzen desfilean: kapitainak, sarjentuak, zanpurrak, etab. Etxeak ere apaintzen zituzten horren kari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero baziren Besta Berri ta holako bestak iten ziren?
- Bistan da Pesta Berri bazela! Hori urtiaan hastapeneko biltzarria zuten mutiko gaztek. Gero herriko pestak muntatzen ziuzten, bainan jada elgarretaratüak ziren pestaberrien muntatzeko.
- Ta nola izaten zen hori, Besta Berri?
- Ni neska nintzan, bainan badakit biziki herriko titulüak baziuzten. Baziren, ba, kapitaina, ta bazen sarjanta ta, bazen ofizierak eta bazen… hori militar gisa muntatüa zen hori. Arrunt armadako moldian ina zen.
- Ta gero horiek nola beztituak ziren?
- Horiik, erraiten dute Napoleon denborako beztimendak hartu dituztela /tuztela/, itxurak.
- Eta gero non hasten zen: mezan? eta gero prozesionea? edo nola egiten zen?
- Lehenik beztituak ziren, beraz, horiik, elgar behar ziuzten hautatu, zoin izanen zen buruzagi ta zoin hau, zoin hura, eta dantzari onak behar ziren, zanpurrek behar baitute dantzan sartu elizan. Ezagutu duzu hori zuk pixka bat?
- Ez, gurean ez zuten…
- Ez, ez duzu hori? Bon. Eta, horiik lehenik beztitüak joaiten ziren apezaan etxerat, apezaan xeka. Eta gero jiten ziren musikarekilan eta soldado guziak eta beztitzen eta eliza-sartzia egiten zen emeki-emeki. Eta eliza-sartze hori, behar da jakin, lehenik baduzu, orai oilarrak badira biga, eta gero sei, lau zapur. Hoik seiak sartzen dira musika aire horrekilan, eta musika berezi bat duzu. Elizan sartzen ta aldare aintzinean plantatzen dira batzu eta soldaduak, berriz, eliza erdian, xutik. Eta prozesionia iten den mementoan, meza bukatzian Pesta Berri egunaz, igande goizarekilan egiten da prozesionia. Egiten zen. Eta oino’re iten da asko herritan.
- Ta apeza, nola erraten zaio… apeza zerbaiten azpian…
- Pabilluna deitzen zen horri. Ba, ba.
- Eta delako hostia ematen den toki hori…
- Iguzki Saindüa.
- Eguzki Saindua eskuaraz.
- Bai, bai, Iguzki Saindüa, Jesus erabiltzen zen kanpoan. Ez dakit zoin aita sainduk deliberatu zuen urtian aldi bat behar zela ta, iguzki saindua, hori, kanpoan erabili. Hara.
- Eta gero, orduan elizatik ateratzen ziren eta norat gaten ziren?
- Prozesionian? Ba, ba, hori biziki ontsa xuxendüa zen ba. Baziren…
- Herriko plazara gaten ziren?
- Ez zen bakarrik herriko plaza; baziren bi toki, nun erabiltzen bitzen: lehenik, eta, eskuneko aldian Itsasuko hortaat joaiten zen batto Luhuson, han bazen Mademoiselle Fagalde deitzen zen bat, haren etxondoan bazinin aldare bat. Han pausatzen zen eta han’e egiten zen zeremonia. Ta berriz gibelatekoan, Luhusoko plazan, bazen berriz’e han ere eta, pausaleküa. Han ere aldaria iten zuten.
- Ongi apainduak eta…
- Bai, eta haur ttipiek, neska ttipiek guziz, behar ziuzten arrosak bildu ta arrosak botatzen ziren iguzki saindüari buruz, memento batez. Hori Pesta Berri egunian. Eta Oktabaz, gauza bera errepikatzen zen, bainan ordüan bertze toki batetan zen iguzki saindüaren pausaleküa.
- Ta etxeak-eta apaintzen zituzten?
- Luhuson ez zen halaxet apaintzen etxerik, banan ikusi izan ditut /tut/ orai izan bainiz hartako doina eta, mihixiak eta, ezartzen dituztela /tuztela/ edo oihal pollitak berinetarik, leihoetarik dilindan, eta gero argi batzüikilan eta edo ama birjina bat edo kurutzefika bat ezartzen dituzte /tuzte/ leiho ixkinetan, prozesionea pastu behar den leküan.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia