Mallabia (Bizkaia)

Doktrinaren garrantzia XX. mende hasierako gizartean

Doktrinaren garrantzia XX. mende hasierako gizartean <p>Doktrina eskolan ematen zuten. Abadeak ematen zien. Domeka arratsaldetan arrosarioa. Doktrina eskolan erdaraz ematen zuten; abadearekin euskaraz. Jaunartzea egiteko derrigorrezkoa izaten zen doktrina ongi jakitea. Mariak sari bat irabazi zuen doktrina ongi jakiteagatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-024-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Doktrina eskolan ematen zuten. Abadeak ematen zien. Domeka arratsaldetan arrosarioa. Doktrina eskolan erdaraz ematen zuten; abadearekin euskaraz. Jaunartzea egiteko derrigorrezkoa izaten zen doktrina ongi jakitea. Mariak sari bat irabazi zuen doktrina ongi jakiteagatik.

Transkripzioa

- Lehen esan dozu dotriñia ta. Eskolan emoten zenduen?
- Eskolara etrotzen zan abadie, baiña… Eskolara astin hiru bider etortzen zan. Ta ihesi eindde… Maistriek berak be iños ainddu oskun, “Erlojue euki dot gaur txarto” ta baten… Gu aguro.
- Orduan, astian hiru bidar ta…
- Ta gero domeka… errosarixua orduko domeka atsaldin. Ta gero hara jun ez, ihesi handik, eta hurrengo zortzi egun kastigaute.
- Sin recreo.
- Ta aittek eta amak be hara jun ezik, barritz, e…
- Eta dotriñia ze emoten zenduen, euskeraz edo erderaz edo…?
- Dotriñie?
- Euskeraz.
- Bueno, euskeraz, baiña guk…
- Eskolan erderaz.
- Ba, hoixe,ze nik bixetara be badakixaaz ta. Bai, eskolan, eskolan erderaz hori.
- Bai “Eres un cristiano” hori esaten zan ta bestian “Kristiñaua zara”. Batien euskeraz ta bestien erderaz.
- Eta euskerazkua zelakua zan? Gogoratzen dozu zatiren bat?
- E? Gogoratzen dozu zatiren bat euskerazkua zelakua zan dotriñia?
- Euskerazko dotriñie zelaku´ zan aber akordetan zarin!
- Euskarazko dotriñie, ba, gu ze gogoratuko ga´ ba? Agur Marixe ta Santa Marixe, Aitte Gurie…
- Dana. Salbie ta beste gauza asko.
- Euskeria ze izaten zan…
- Aginduek eta danak.
- … Bizkaiko euskeran ala halako euskera…?
- Guk Bizkakue. Bizkaikue, bai.
- Orduan errezaua ikasteko, ez?
- Bai, geure erakuk
- Bueno, bestie be dotriñie… Ha ondo ikesi biher izeten zan ta.
- Dotriñia, hori da, inportantia zan, ez?
- Hoixe!
- Kasik eskolia baiño gehixao edo…?
- Ez, eskoliek palta gehixao ingo eban ordun be. Oin, barritz, halan be gehixao, baiña… E! Dotriñie ondo ez ekixenak eta primera komuniñoik ta ezin zeixen ein lehen, e!
- Honako liburutxo bat egoten zan. Zenbat orri eukiko zittun harek?
-A! Ez dakit.
- Hamar iguel? Baiña ha dana ikesi biher izeten zan. Nik ha lehen dana ikesi [naban]; oin ez dakit jakingo neuken erdixek.
- Bai! Oin lehendik diferentetuta daz egon be, ta…
- Kartillatxo bat izeten zan ta, bueno, ha dana. Ta, bueno! Ni akordetan naz baten premixue emon osten dana jakin nebalako. Oin ez dakit erdixe be, e?
- Ez zan… ez zan izengo premixo haundixe…
- Erregalutxue, elizako erregalutxue izen zan. Ta jo! gure amak pozik ikusi eben ha.
- Eta dotriñia, esan dozu, ondo ez zekixanak jaunartzia-edo ez zebala eitten? Orduan abadia ze izaten zan, gogorra?
- Bai, hoixe, ondo jakin biher jaunartzia itteko. Igul gure sasoku baiño zaharrauek be geukin batera-ta itten eben aurreko urtin atrasau zielako ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia