Makea (Lapurdi)

Milafrangara elkarrekin bizitzeko moldeak ikastera

Milafrangara elkarrekin bizitzeko moldeak ikastera <p>Zertifikata lortu ontotik, urte batez egon zen Luhuson medikuaren laguntzaile gisa. Berantago, Milafrangan serorak arduratzen ziren eskolara joan zen, laborarien emazteei zuzenduak zitzaizkien klaseetara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zertifikata lortu ontotik, urte batez egon zen Luhuson medikuaren laguntzaile gisa. Berantago, Milafrangan serorak arduratzen ziren eskolara joan zen, laborarien emazteei zuzenduak zitzaizkien klaseetara.

Transkripzioa

- Eskolan, noiz utzi zinuen eskola?
- O! Denbora hetan “Certificat” deitzen zen hori behar zen in eta hamalau urte artio ibiltzen zinen. Eta nik ama gaixorik zela ta goizik behar niila etxean egon, hamahiru urtetako galdatu zuten permisa pasatzeko, hamahiru urtetan in dut eskola… utzi dut eskola “Certificat” deitzen zen orduan, bon. Gure errientsak bazuten mereximendu, zeen eta gu prestatzen gintuzten delako etsamina horren prestatzeko; bestek eskola bukatuta’re ooino zonbait, multxo bat, atxikitzen gintuzten bereziki iteko bere… ahul ginen batzüitan, hobeki eta entseatzeko. Beraz, etxian hamahiru–hamalau urtetan. Hamalau urtetan izan niz Luhusoko medikuaan etxean’e laguntza egiten. Bere sehia ez zuela ontsa ta hau eta hura, eta gero hamabost–hamasei urte eta etxian; banan negüan joaiten ginen, neguko sei hilabetez, ordüan erraiten zen “des cours ménagers”, heldu bita emaztekiak jakin behar dituen gauza batzu: edo haurrari moldatzen, edo kozinergoan, edo lisaketa iten eta, holako gauza. “Économie domestique” bazen hura ere ba, eta laborantxako emaztekieri buruz idekia zen. “Cours ménager agricole” deitzen zen hori.
- Ta nork ematen zizuen hori?
- Hori, jiten zen emazteki bat; bi emazteki jiten ziren Luhusorat, lehenik baserriko haurren neskeri erakusterat emaiteko zer erakasten zen. Jiten zen aste bat hilabetian eta gero gure aitameri eta, erakusten zankoten “hara, zuen haurrek eta, zer behar luketen ikasi”. Eta bon, heldu bita hiru urtez erabilia niz negüan, lehenik Milafrankan joaiten ginen, eta azken urtia euh… Lekuinen izan dugu. Heldu bita, laborari neskek baginiin parada negüan erabiltzeko neguko sei hilabetetako aste batez, delako eskola hortan.
- Ta han egoiten zinezten edo egunero…
- Ba, ba, ba. Ez, ez, ez, han egoiten ginen. Ordüan ikasi dugu elgarrekilan bizitzeko moldiak eta hola, eta gero hiru urteren burian baginiin etsamina bat.
- Ta ongi bizitzen zinezten han?
- Luhusotik baginen nik uste bost-sei neska erabiltzen ginenak Milafrankan. Euh, nola ziin izena…Argizabal etxe hark, eta gero azken urtian, berriz, Lekuinen, bazuten serorek etxe bat Lekuinen, eta han egin giniin azken urtia. Eta gero etsamin hura pastu giniin Donapaleun.
- Ta han zer ikasten ziniin? Josten ta holako?
- Lehenik kozinatzen. Baginen bi partetan plantatzen ginen neskak, batzu aritzen /artzen/ ziren baratzian eman dezagun, eta bertziak kozinatzen, eta geo bestiak baratzian zirelarik, bestiak kozinatzen. Eta gero ikasten giniin poxi bat josten, eta lisatzen, eta gero “Économie domestique” anitz idatziz behar gintiin ikasi, nola behar zen kondüak egin familiaan eta. Gero haur ttipien moldatzeko manerak. Mediku batek errana omen zion gure andreari, gure erakasleari behar zirela baserriko emaztieri erakutsi nola behar ziren artatu haur ttipiak. Eta… bere burüa nola behar zuten zaindu. Hara!

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia