Donostia (Gipuzkoa)

Gobara egiteko modua

Gobara egiteko modua <p>Gobara egiten ibili zen, beste emakume batekin; Donostiatik ekartzen zuten oheko arropa: maindireak, kamisoiak. Ama astoarekin joaten zen, eta gero bera bila. Pardelekin igotzen ziren Igeldora. Egunean pezeta bat ematen zion emakume batek. Gobara garbitzeko modua: iturrian xaboia eman eta etxean barrika erdi batean jartzen zuten, eta ur beroa bota eta estali; hurrengo egunean "gobarrian" jotzen zuten gobara, zikinak kentzeko. Eta zabaldu egiten zuten.Bizikleta zuena zoriontsua zen</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gobara egiten ibili zen, beste emakume batekin; Donostiatik ekartzen zuten oheko arropa: maindireak, kamisoiak. Ama astoarekin joaten zen, eta gero bera bila. Pardelekin igotzen ziren Igeldora. Egunean pezeta bat ematen zion emakume batek. Gobara garbitzeko modua: iturrian xaboia eman eta etxean barrika erdi batean jartzen zuten, eta ur beroa bota eta estali; hurrengo egunean "gobarrian" jotzen zuten gobara, zikinak kentzeko. Eta zabaldu egiten zuten.Bizikleta zuena zoriontsua zen

Transkripzioa

-Eta, bestela, emakumiak ze lan iten zuten?
-Emakumiak. Nik egixa esango dizut. Nik askotan.. nik in izandu det gobara-eiñian aitu izandu naiz. Nik klase asko ezautu ditut.
-Zertan aritu izan zea?
-Gobarak eiten. Kalera jun, ta gobara, erropa bildu. Etxea ekarri, ta garbitu. Nik ez, e; ni ibili naiz, baiño ibili naiz etxekoandre batekin, emakume batekin; horko emakume batekin.
-Eta nora juten ziñaten?
-Donostia!
-Hoteletara ta, ala etxe partikularretara?
-Etxe partikularretan biltzen zun.
-Villak eta hola?
-Bai. Holako [...] biltzen zitun, ibiltzen zun.
-Maidiriak?
-Maindire ta “en general” izaten zun… izaten genun maindiria, almuheda(¿?) eta kamisoyak.
-Kamisoiak?
-Bai. “En general” hua izate genun.
-Oheko hori… gauzak, ez?
-Bai.
-Eta zenbat ekartzen zan hona, garbitzeko, asko?
-Harek asko ekartzen zun. Goizian juten zan ama guria kalea, astua genekan ta astuakin. Eta geo ni juten nitzan haren billa. Harek eukitzen zun zea, ba oaintxe’re hankakin billatuko nuke, egokitzen zuna, denda. Astuak ta egokitzen zituna zan, ta harea juten nintzan billa. Eta han hartu, hiru pardel igual izaten zitun, “en general” bi; bi baldin bazitun, bi saihetsetan bana jarri astuai, lotu erdin ta ekartzen genun. Ta hiru baldin bazitun, gaiñian zagaldian botatzen giñun bestia. Eta hala ekartzen giñun.
-Eta tipi-tapa astuakin…
-Astuakin honea! Ta atsaldian iturriya jarriya zekan; bazekan […] ta ni Hankamotxetik etorritako urtia zan, handik etorri nitzen urtia. Eta esan zian: “Eguneko pezta bat emango diñat”. Asko zan garai hartan! Egunian pezta bat. Astian zazpi egunian, duro zillarra! Ta bi peztako zillarra askotan hartu izandu ditut nik, emakumi harek emana. Bai.
-Eta garbitu nun iten zenuten?
-Iturrin. Bai, aurrena iten genun… gobarriya han holakoxea izate zan, bere askakin, e, iturriyakin. Urakin, hor. Eta iten genun bustitan jarri erropa. Eta jaboya pasa. Jaboya pasa ta eamaten genun etxea. Ta etxian eukitzen genun barrika erdi bat, holaxe barrika... Bakizu barrikak zer dian?
-Bai…
-Holakuak, goiko gaiña kenduba ta holaxen, azpin zuluakin. Eta han jarri pillatuta danak. Eta ura berua bota. Ura berua bota, tapatu, ta astiartian hua jotzea! Tiki-taka tiki-taka jo gobarian, osea gobarrin. Gobarriya esate giñun guk honi.
-Eta zerekin jotzen zenuten?
-Bea, hartuta!
-Hartu ta... astindu?
-Bea, bai. Zikiña, nola kendu zikiña!
-Eta ur berua, eltze baten berotuta?
-Bai, bai, eltzian, ahal zan tokin beotu, ta gaiñian holaxe botatzen giñun gabian. Cristol esaten giñun gauz bat, jaboyen zea zan. Eta hua botatzen giñun raaa bueltan guztin, tapatzen genun, ta han eoten zan hurrengo goiz arte. Eta hori astelehen atsaldian iten genun. Astiartian gobara jotzea! Ta gobara jo, ta zabaldu! Baztar guztitan zabaltzen genun, ta…
-Zelaietan eta?
-E, bai. Zelaiean, e… lehen zan asko… estratak esaten zian. Faratak. Bidia baztarretan paratak asko izaten zian hemen. Eta parata haitan zabaltzen giñun.
-Zintzilik jarrita?
-Bai, hola bota, ta gañian. Larra gaiñian igual. Ta puskatu’re hola iten giñun, e! Larrai tira edo… lehortzen zenian tira ta… Holaxe ibilli gea gu!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia