Donostia (Gipuzkoa)

Besteren etxeetan lanean

Besteren etxeetan lanean Emakume batengana joaten zen, behiak gobernatzera eta garbiketak egitera, egunero. Etxeko lurra eskobillarekin igurtzita garbitzen zen, belauniko, ohola zuritu arte. Alargundutako emakume batentzat lanean ere 15 urte egin zituen, Igeldon. Amak esnea partitzen zuen, etxez etxe. Bi-hiru behi izaten zituzten. Tomatea ere eramaten zuen batzuetan, saltzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakume batengana joaten zen, behiak gobernatzera eta garbiketak egitera, egunero. Etxeko lurra eskobillarekin igurtzita garbitzen zen, belauniko, ohola zuritu arte. Alargundutako emakume batentzat lanean ere 15 urte egin zituen, Igeldon. Amak esnea partitzen zuen, etxez etxe. Bi-hiru behi izaten zituzten. Tomatea ere eramaten zuen batzuetan, saltzeko.

Transkripzioa

-Eta hori, astian zenbat egunetan?
-Nik, e, nik aste guztiya pasa behar izaten nun han. Behi bat´e bazakan, ta harengatik ba eguneko pezta emango ziala, ta astian zazpi pezta. Duro zillarra ta bi peztako zillarra askotan ematen xixkian nei emakumi harek.
-Ta zure lana zein izaten zan, emakume harentzat behiyakin…?
-Behiya gobernatu ta…
-Jetzi ta…?
-Bai. Behiya gobernatu ta… etxea etortzen nitzen ni. Ordubete o igual pasatzen nun batian ta bestian bi ordu igual, ta bestian atsaldia igual ta… etxea etortzen nitzen.
-Eta orduan, gobara itiaz aparte, e, iten zenitun beste lan batzuk…
-Bai.
-Behiyak gobernatu ta…
-Bai, hoixe, batzuk, bai.
-Eta besterik? Ez dakit, garbiketarik ala…?
-Bai, bai. Gobara bestiakin batian garbiketa iten genun! Fregatu´re bai zea, etxia.
-A bai, e?
-Eskobillakin ta zatarrakin. Ez oain bezela.
-Eskobillakin?
-Eskobilla in, i-igurtzi in hola, ta holaxe…
-Belauniko jarrita?
-Bai hoxe, belauniko!
-Eta argizariya…
-Ez, ez, ez zitzaiyon argizarik garai hartan ematen!
-Ez zan ematen?
-Ez. Nik ez nun ezautu, garai hartan.
-Orduan brillua atea arte…
-Zui-zurixa eoten zan… brillua ez zun izaten. Zuriya. Ohola, ohola zui-zuriya.
-Zuri-zuriya, lurra?
-Bai. Ohola. Zetan, ohola, kuartuetan ta ohola. Pasillun ta eskaillerak-ta oholezkuak izaten zian garai haiyetan.
-Orduan umetatik in dezu lana.
-Hoi bai! Hoi hala in det. Ta geo… han sartu nitzan ta geo hasi nitzan goiyen hor basarri batian… deitu zien. Alargundu zan, ta alargunak. Ta hamabost urte harekin pasa nitun. Baiño harekin pasa nitun: jatena in… behiyak zauzkan, behiyak gobernatu, azpik zeatu… holako lanak iten. Ta bea ondo ez zeonian, beai kaso in… holako zeak iten. Hamabost urtian ibili nitzan, baiño beti ez, eunero ez. Batzutan etxian eoten nitzen.
-Etxian´e egongo zan lana?
-Bai. Ez gutxi! Eoten zen.
-Eta etxekuak gobara… zure amak-eta gobara iten zuten?
-Ez, ez, ez.
-Zure amak nahiko lan zun hainbeste umekin…
-Hainbeste umekin ta ganaukin, haik ta zeatzeko... Goizian kalea jun ta esniak partitu iten zian etxez etxe garai batian, e?
-Amak partitzen zun esnia?
-Bai, bai, etxez etxe.
-Eta nola juten zan? Astuakin…
-Astuakin.
-Eta ze: bi marmita ala…?
-Ahal zan... zeona. Zeona.
-Zenbat behi izaten zian?
-Bi o, bi o hiru eukitzen giñun. Amak bakarrik ze eukiko zitun ba! Geok iteko gauza jarri giñan bitarte. Geo hobeto, gauza jarri giñanian.
-Eta bera juten zan esnia partitzera...
-Bai, ta etxez etxe, etxez etxe partitzen zun harek!
-Antiguan?
-A, bai, Antiguan. Donostira´e juten zan. Jun izandu naiz ni´re bea ezian. Bea haurra iteko-ta hola ta… jun izandu naiz.
-Eta arrautzak eta berdura-ta… eramaten zitun ala ez?
-Bai. Tomatia zan garayian-ta tomate pixkat, ta gero bai… gu laneako gauza jarri giñanian, bien bitartian harek gauza gutxi iten zun gajuak. Aita ez zitzaiyon… harrobin zabillela bai, asko laguntzen zion harrobin zabillenian… baiño behin hasi zanian obretan… goizian jun ta gabian etorri! Bakizu ze izaten dan…
-Ta zuek bakarrik.
-Bai. Halaxe bizitu gea gu.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia