Donostia (Gipuzkoa)

Etxeko giroa: umezain eta aita falta

Etxeko giroa: umezain eta aita falta Bigarren senidea zen, eta umeak zaintzen egoten zen etxean. Jolasik ez zuen egiten, beti lanean. Amari atzetik segika ibiltzen zen. Ama beti haurdun, eta aita hasieran harrobian, baina gero obretan ibiltzen zen peoi, eta orduan ez zen etxean egoten. Aste osorako ere joaten zen askotan kanpora. Orduko harrobiak. Igeldoko eliza nola dagoen egina. Harrobian lanean emakume bakarra ezagutu du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bigarren senidea zen, eta umeak zaintzen egoten zen etxean. Jolasik ez zuen egiten, beti lanean. Amari atzetik segika ibiltzen zen. Ama beti haurdun, eta aita hasieran harrobian, baina gero obretan ibiltzen zen peoi, eta orduan ez zen etxean egoten. Aste osorako ere joaten zen askotan kanpora. Orduko harrobiak. Igeldoko eliza nola dagoen egina. Harrobian lanean emakume bakarra ezagutu du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu, zenbagarren senidia zea?
-Bigarrena. Zaharrana hil zan aspaldi. Bigarrena naiz.
- Eta hemengo bizimodua, amonakin bizitzera jun aurretik, ze gogoratzen dezu?
-Buf, umia, umia [...] izaten zan ta, umiai ipurdia garbitu! Nere bizimodua hua zan.
-Eta jolasik-eta iten zenun?
-je, je. Jolas itia zeon!
-Ez?
-Ez. Jolasa iten genun, baiño koño, gutxi. Gu beti […]
-Beti lanian, orduan.
-Bai, ni bintzet bai.
-Ta sokasaltuan-eta ez ziñaten ibiltzen...
-Et-et-et-et. Holako gauzik ez genun guk. Sokasaltua earra umiakin izaten genun guk! Ne ama difuntak tripa haundiya, ta umia txikiya eskun. Izaten zun ta nik atzetik segika ibili biher.
-Eta hemen, e, baratza ta eukiko zenuten, animaliyak eta…
-Animalia bazeon, ama aitzen zan. Aita… etxian zan ganian, ha aritzen zan, baiño… esan dizut nola ibiltzen zan.
-Aita ibiltzen zan obretan.
-Bai. Aurrena harrobin. Nik ezagutu nun harrobin. Ta ordun asko launtzen zun etxian. Baiño behin obretan hasi zanian, hoixe, alde in ta gabian etortzen zan, ingurun baldin bazan. Ta askosan, berriz, zortzin behin.
-Astelenian jun ta…
-Bai, astelen goizian juten zan ta lanbat gabian etorri, nere aita.
-Orduan, ikusi ere ez.
-Ez genun ikusi’re iten askotan aitik!
-Eta ze zan: igeltserua, ala ze…
-Ez, ez. Bestela, peoya zan.
-Danetik iten zun.
-Bai, danetatik iten zun, bai.
-Orduan ze lan iten zian? Etxiak iten edo ze...
-Bai, harrobin, ta ordun etxik iten oin bezelaxe, etxiak in. Holako gauza izaten zan.
- Eta harrobiak. Hemen harrobi bat baino gehio egon zan…
-Baaiii. Harrobiya asko, hemen. Harrobi… Hemen’e, hor goi-goin’e zulu hortan’e harrobiya zan ta. Hemen behian’e zoko bat bado, harrobiya zan ta nik ezautu nitun.
-Eta zure aita nora juten zan?
-Hua, guria “en general” juten zan gora, a oain garajia o nola esaten deu, bi etxe nola dia hor, autobusak parada nola iten du, horrea. “En general” horrea juten zan.
-Ta hor ze harri klase, o ze iten zuten?
-Harriya, hor dana holakua. Holako harriya.
-Etxiak iteko harriya zan?
-Bai. Eliza... Igeldon’e eliza partia, honuzko partia horko harriyakin iña do, Igeldoko harriyakin.
-Bertako harriyakin dao inda eliza?
-Bai, hemengo partia, aldare partia bai. Hiru puxketan do, e, Igeldoko eliza iña. Nik ezautu nun ermita txiki bat, aurrena. Ta geo puska erantsi ziyoen atzian, ta geo berriz aurrea.
-Bertako harriyakin, orduan, hemengo baserri gehienak egongo dira, hemengo harriakin...
-Bai, bai, asko. Bade mortero zikiñakin iñak’e bai, bade baiño... Mortero zikin askokin iñak’e bade, baiño gehintxona harriya hemenguakin iña.
-Jende asko ibiliko zan harrobietan.
-Bai, harrobietan, bai. Jende asko zebilen, ibiltzen zan hemen.
-Eta gizonak.
-Bai, noski! Nik emakumeik, e, ez nun ezautu… Emakumia ezautu nuna, Kamiyokua! Uain jun bihar… horren arreba izan zan.
-Harrobiyan lanian?
-Bai, izan zan.
-Bai, e?
-Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia