Azpeitia (Gipuzkoa)

Lanagatik bidaiatu eta kanpoko aurrerapenetatik ikasi

Lanagatik bidaiatu eta kanpoko aurrerapenetatik ikasi Landa-garapen elkarteko eta udaletxeko lanari esker, Manuelek kanpora bidaiatzeko aukera izan du. 21 lurraldetara iritsi da: Kanadara eta Israela, besteak beste. Frantzian, Erresuma Batuan eta Kanadan aurreratuago zeuden hemen baino; baina haien teknologia ezin zen aplikatu hemen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-047-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Landa-garapen elkarteko eta udaletxeko lanari esker, Manuelek kanpora bidaiatzeko aukera izan du. 21 lurraldetara iritsi da: Kanadara eta Israela, besteak beste. Frantzian, Erresuma Batuan eta Kanadan aurreratuago zeuden hemen baino; baina haien teknologia ezin zen aplikatu hemen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kanpoa're juna zea zu behin baiño gehiotan.
- Asko. Nik ibiltzeko suertea izan det nik dexente ibilli beharra.
- Beti're landa-garapen elkarte hontatik.
- Bai, bai, bai, bai.
- Noiz hasi ziñen?
- Edo bestela landetxetik'e bai.
- Noiz hasi ziñen?
- Bueno, nik larogeian o larogeita hamarrean hobeto esanda, larogeita hamarrean, baiño aurretiken zeara udaletxetik. Zeatiken nik udaletxien sartu nintzan hirurogeita hemeretzian. Ta geo gehiena landa-garapenetik e? Hori bai. Urtero ibiltzen giñan, ta urtean igual bi o hiru biaje. Nik izen ditut, izen det suertia hogeita bat lurraldez iristeko. Potzuz bestaldea bakarra: Kanada; eta beste hauek danak hemen Europarako. Ta bestia Israel.
- Gehienbat zuen kanpoako biaje hoik izaten zien gero honea ekartzeko aurrerapenen bat o?
- Bai, hayek [...] enterau hayek landa-garapenak nola, landa-garapena o halako zerbait nola antolatuta zaukeben ta geo nola funtzionatzen zuten ikastea juten giñen. Ta hemen gora, ba, gure modu samarren ibiltzen zien, hor'e nekazaritza txikiya, ba... Alde haundia kentzen ziguten zeak, frantsesak, inglesak, Kanadak oaindik ze esanik ez... Haiek zien han basarri txiki bat esaten ziyoten berrehun behi zaukenai. Eta ikasi ikusitik adelantuk eta ikusten ziñuzen baiño hoiekin gertatzen zitzaigun zea: honea ezin zala, hamen ezin zala aplikau haiek zeukaten teknolojia. Hamen sei-zortzi hektareako basarri baten milla dauzkenan teknolojia ezin da aplikau, edo bostehun dauzkenana. Ezin da aplikau. Hori, hutsune hori gelditzen zitzaigun. Eskozia batea ta jun ta bi lagun, bi lagun aittonak ta beste bi gaztiak... Berrogei urte zazpiko lau lagunek eta larehun behi, bi milla ardi, ta "explotaciones familiares", "ez, guk lau lagunen artian eramaten ditugu habek", baiño ze herramienta ze leku... Ta klaro zuk hure nahiz ta ikusi harek errez iten zula hure ezin da hamen, ezin da, hamen ezin da jarri.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia