Sopela (Bizkaia)

Gerra aurreko eskola hobea

Gerra aurreko eskola hobea <p>Beraien aurrekoek eskola hobea ezagutu zuten: maistra ez hain gogorra, berogailuagaz... Gerra egon zen tartean, eta baliteke hori izatea arrazoia. Benek berari maistrak behin jo zuela du akorduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beraien aurrekoek eskola hobea ezagutu zuten: maistra ez hain gogorra, berogailuagaz... Gerra egon zen tartean, eta baliteke hori izatea arrazoia. Benek berari maistrak behin jo zuela du akorduan.

Transkripzioa

-Bitoria: Gauza bat, gauza bat bai esango dot. Gu baiño lelau ibil zirenak, honek Mari eta honek…
-Bene: Esaten euden eskola ona zala.
-Bitori: Eskola hobe.
-Bene: Eta maistra bera.
-Bitori: Osea maistre, maistre, beran maistre euki gendun, maistre hobe. Liburu, gure… guk eukitten genduzen, ze guk eukitten genduzen “libros de lectura” bi: “Vidas de Santos” eta “nose que españoles, Mola, Moscardó, Franco, Jose Antonio, etcétera, etcétera”.
-Bene: Politike eta erlijiño.
-Bitori: Bata, eta beste zeren.
-Elkarrizketatzailea: Jose Antonio Primo de Rivera?
-Bitori: Primo de Rivera. Klaro, klaro. Noz bestela? Eta zeren, eta bueno, “Guzmán el Bueno” eta horrek.
-Bene: Ejenplarak. Españolak.
-Bitori: Oseake, “Vidas de Santos y Grandes Españoles” edo zan beste. Horrek liburu biek eukitten genduzen irakurtzeko klasen. Baia gure arten ibillinekok, kontaten ieuzen ez dakit zelau liburu ta ez dakit zelau liburu ta ez dakit zer. Estufe biztuten zala negun, maistre zala hobe, osea… tratableaua. Eta maistre bera zan eta eskole bera zan, baia gerre egoan hor tarten eta amigo…
-Bene: Eta hor bittarten gerre dau eta hor maistre gogortu itten da, nik uste dot… oseake, ze konparaziño ona ziren geure auzoko neskak aizta modun […] eta kontata. Eurekaz eskole dezenteau zala eta zeaittik maistre bardiñe ta eskola bardiñe hain diferente? Alde batetik, fisiko, fisikoki ez berorik ez garbitasunik, ez ezer. Eta gero, nik uste dot maistro-maistrak eurek zirela bildur handi. Hori dala eta, nik garrotadarik handienak, bueno ba nonori… niri behin jo eusten eta izen zan errekreo ordun Zipiriñekoa… kuike, ezkutatzera ibilli, kuike, eta jon… jon ezkutatzen eta ba, atzera sartu ziren… “aiko, ez dator ba, ez datoz… ta ibilli iñor bille” ta noz edo noz “jon ber dot ba”, banoa eskolara ta danok barrun aspaldittik. Ta jo eusten ba… atzeratu nintzelako, horrexegaittik behin, ez dekot beste memoririk, baia asko joten eun.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia