Sopela (Bizkaia)

Eskolan komun eta berogailu barik

Eskolan komun eta berogailu barik <p>Eskolan hiru komun zeuden: bat maistrarentzat eta beste biak beraientzat; baina ataskatuta egoten zirenez, kanpora joaten ziren eginbeharrak egitera. Berogailu bat bazegoen, baina sekula ez zuten piztuta ikusi. Leihoei kristal erdiak falta zitzaizkien. Maistra ere oso gogorra zen beraiekin eta jotzeko palua beti izaten zuen prest.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan hiru komun zeuden: bat maistrarentzat eta beste biak beraientzat; baina ataskatuta egoten zirenez, kanpora joaten ziren eginbeharrak egitera. Berogailu bat bazegoen, baina sekula ez zuten piztuta ikusi. Leihoei kristal erdiak falta zitzaizkien. Maistra ere oso gogorra zen beraiekin eta jotzeko palua beti izaten zuen prest.

Transkripzioa

-Bene: kumunek egon baegozan.
-Bitori: Bi egozan bai.
-Bene: Hiru egozan. Bat maistrek giltzeaz, berak erabiltten ieune ta beste bi ixitte, hiru egozan. Roperu, erruperu eta hiru kumun. Baia kumun bi ixitte, ze ataskata egoten ziren. Ordun, geure zereiñek eitten nora? Zipiriñeko landara, orain eskole, egon zara ezta? Orain eskole dauen lekun baso zan, baso. Oseake lantzar zatiek eta holan, sasi moltzok, sasi moltzok, harek sasi atzetxuk egon behar euden… joteko modun. Ze ha zan… gure kumunek harek ziren, euri itten baeun bere bai. Guk ez geunkon…
-Ana Mari: Neskanak eta mutillenak. Kumunek harek.
-Bene: Pentsaixue…
-Ana Mari: Sasi moltzok.
-Bene: Neskak, ba…berrogeta hamarretik hirurogeire mutillek beste horrenbeste, edade duztittekok. Berazko eukin nahi estu egon, bardin zan. Zipiriñekoa… basora, geure zeriñek itten, eta ez paper zati bet garbittuteko, ez urik…
-Bitori: Bueno, baia etzen bere paper… paperik, periodiku… guren periodiku leitzen zan. Baia hori sarri komenta du, hemen gure ingeruko etzetan ez zan periodikurik leitzen. Ordun…
-Bene: Bueno, baia dana dala. Zelau eskole…
-Bitori: Guren periodiku, ez baia periodiku leitzen zalako, ordun…
-Ana Mari: Halan, zatitxuk zatitxuk intte ta…
-Bene: Estufa bat egon itten zan eskolan, baia nik eguno, ibil nitzen urtetan eguno ez neun biztute ikusi, holau estufa biribil bet. Ordun estufarik… baia ez zan hori txarrena, bentanari, holau kristel txikitxuk…
-Bitori: Bentana ederrak e? halauxe bentanalak, ederrak!
-Bene: Baia kristelan erdik falta jakezen. Han egon ber eun haixe…
-Bitori: Bentanalak holan… baia kristel txiki… txikerrak. Ez holau kristel osokaz, kristel txikerrakaz.
-Bene: Nik dekodan memori da eskola lohie, hotza, garrotade, paluk bai, hiru edo lau palu eukitten ieuzen maistrek mahai ganen. Batzuk akaba, apurtu ordureko nonok… alkahuetaren batek ekarten ieuzen ordek eta. Eta paluk, eta palukada itzelak, neuk ez neun asko hartu. Baia sano joten eun, sano joten eun.
-Bitori: Nik behin dekot… behin baia koletibo izen zalako. Ta olgaten jon giñen errekreon eta ahaztu ein jakun… kanpai torren entzuten gendun ordu baia, entzun ez edo entzun gure ez edo ez dakit zer pasa zan, baia belu aillega giñen bueltan eta koletibo danak ta taka-taka-taka. Orduntxe baiño ez.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia