Beasain (Gipuzkoa)

Baserriko lanak eta eskola batera

Baserriko lanak eta eskola batera Eskola garaiko eguneroko bizimodua deskribatzen du. Eskolara joan aurretik, baserriko lanak egiten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-006-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola garaiko eguneroko bizimodua deskribatzen du. Eskolara joan aurretik, baserriko lanak egiten zituzten.

Transkripzioa

- Bertan, eskolara honea joaten ziñetenean, ze izaten zen, eguneroko bizimodua zein zen? Goizean goiz esnatu… Ze ordutan hasten ziñeten…?
- Jeiki ta hola? Jeiki goiz. Udaan behintzat oso goiz jeikitzen giñen. Ba, geo etxen beti lana izaten zan, ikuillun ta… Txikik izanaatik, seittun lanen [ikasten] da, baserriko lana ikasten. Lan goor-goor batzuk kendu ezkeo, ba, mutiko batek-eta ohittu ezkeo… umeek lan asko eitten do! Lan asko in dezake umeek! Ez jolasen bakarrik ibiltzen baa, ez, ta lanik ez bazaio eakusten´e, ez. Baiño eakutsi ezkeo… Eta ordun, ba, ikasten zan etxeen, etxeko… etxeko martxea! Ba, behiek jexten´e Beasaiña eskolaa juteako hasitta neon, esnea xamurrena zuena jexten ta hola. Ta arten ez neuzken hamahiru urte baiño gehiao. Baiño halaxe, lanpeen. Hortan ikasi gendun ta…
- Eskolara negu aldean edo… Eskola garaian, bertara joan aurretik, eskolara joan aurretik, lanen bat egiten zenuen etxean?
- Etxen, ba, zeoze ein behar izaten zan beti. Jakiñe, ba! Edo azpik ein edo ikuillun beti eoten da lana. Ta geo garai bakoitzen, ba, baatzati… baatzan amai laundu edo egurre ekarri o txikittu edo… milla gauza.
- Ta gero arratsaldean…
- Arratsaldean lanea, hoi bai. Hoi zan gue hemengo martxea. Oain, esan dean bezela, behin Beasaiña alde itten hasi giñenen, ba… hango lana ez zitzaian lana iruitzen nei, hango eskolako lana, zeatik gehiegi´re ez giñutzen estutzen. Alde batetik, ezin zalako. Ezin da, zeatik maixu batek nik ez dakit zenbat izango litzaken hola… ideala.
- Zenbat ikasle…?
- Hamabost, hogei? Hortik aurrea, beharbaa, gehiegi. Eta gu, pentsau, berrogeta hamar giñen!
- Bai, eta segun ze adiñetakoak diren…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia